Konstituzionalak koordainketa inposatu du Euskadin
Paperik gabeko etorkinak artatzeko Jaurlaritzaren erabakia ontzat jo du Auzitegi Konstituzionalak, nahiz eta botiken koordainketarekin lotutako neurriak bere horretan geldituko diren. Besteak beste, pentsiodunek, koordainketa farmazeutikorako prestaziorik ez duten langabek eta aktibo dauden pertsonek errentaren arabera medikamentuen % 40 eta % 60 artean ordainduko dute.
Jaurlaritzak ekainaren 26an dekretu bat argitaratu zuen eta helegitea jarri zuen Espainiako Gobernuak neurri horien kontra. Era horretan, Konstituzionalak behin behinekoz neurri horiek bertan behera uztea erabaki zuen helegitea aztertu bitartean.
Konstituzionalak orain dekretu horretako neurriak ontzat jo ditu, zehazki paperik gabeko etorkinak artatzearen eskubidearen ingurukoak, Osasun Ministerioak osasun txartela kentzeko erabaki ostean.
Jaurlaritzaren argudioak onartu ditu Auzitegiak; izan ere, paperik gabeko etorkinak ez artatzeak haien osasunari eta hainbat gaitz kutsakorri aurre hartzeari kalte egingo liekeela argudiatu zuen Jaurlaritzak, eta era horretan, "gizarte osoaren" osasunean eragina zuela.
Paperik gabeko etorkinen "osasunaren eta segurtasunaren eskubidea" eta "gizartearen osasunari kalte egiteko arriskua ekiditeko onurak garrantzia dute" eta "zehaztu ezin daitekeen behin-behineko aurrezkiak aintzat hartuta ezin dira indargabetu", dio Konstituzionalaren epaiak.
Hala ere, Konstituzionalak botiken koordinaketarekin lotutako neurriak bertan behera uzteko eskakizuna baztertu egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da Tuteran, bizi zen furgonetan piztutako sutean
Pertsona bat hil da igande honetan Tuteran, etxebizitza gisa erabiltzen zuen furgonetan piztutako sutean, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Gizon batek 13 urteko mutil bat hil du Suecan, Poliziari aitortu dionez
48 urteko gizonezkoak, biktimaren lagunetako baten aitak, bere burua entregatu du Valentziako Guardia Zibilaren kuartelean.
Edukiontzi batzuetan piztutako suak bi ibilgailu kiskali ditu Gasteizen
Sutea gaur goizean piztu da Sofia Erregina etorbidean, eta ikerketa ireki dute sua nola piztu den argitzeko.
N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Getaria artean denboralea baretu arte
Itsasaldeko arriskuagatik jarritako abisuak astelehen honetako goizeko seiak arte egongo dira indarrean.
Ehunka pertsona elkartu dira Baionan, Seaskak hizkuntza eskubideen alde antolatutako manifestazioan
Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa, Baionako karriketara atera da berriz ere, Baxoa azterketa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Elkarteak salatu du Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez duela eman hizkuntza eskubideak bermatzeko aurrerapausorik.
Maialen Rodriguezen kartelak iragarriko ditu aurtengo Tolosako inauteriak
Karnabalak ate joka ditugun honetan, Tolosako inauterien kartela aurkeztu dute gaur. Hirurogei lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta Maialen Rodriguez tolosarraren lana izan da irabazlea. Era berean, Ostegun Gizenean inauteriei hasiera emango dien txupinazoa Pintxana Txarangak jaurtiko duela ere eman dute jakitera.
Espezialitate medikorako milaka hautagaik beren etorkizun profesionalerako giltzarri diren azterketak egin dituzte
Espezialitateko plaza bat lortu nahi duten milaka ikaslek beren etorkizun profesionalerako giltzarri diren azterketak egin dituzte gaur. Medikuntzan ez ezik, Farmazian, Erizaintzan, Psikologian, Kimikan, Biologian eta Fisikan ere banatuko dira plazak.
5.635 emakumek erasoak jasan zituzten iaz Euskadin, horietatik % 67k bikotekideak eraginda
Araban, 953 emakumek jasan zuten indarkeria; Bizkaian, berriz, 2.885ek, eta Gipuzkoan, 1.797k. Horrek esan nahi du 2024ko datu ia berdinak izan zirela iaz, 5.634 biktima zenbatu baitzituzten orduan (iaz baino bat gutxiago).
Istripua gertatu eta "segituan" izan zuen horren berri Renfek, eta hala jakinarazi zien larrialdi zerbitzuei ere
Ezbeharra jazo osteko deien erregistroa kaleratu du trenbide-operadoreak. Lehen telefono deia 19:46an izan zen, talka gertatu eta minutu gutxira, eta Alvia trenaren ikuskatzaileak "istripu handi bat" izan zela jakinarazi zuen.
ArcelorMittalek Adamuzeko istripuaren azken txostenaren zain egoteko eskatu du, eta laguntzeko prest agertu da
Istripuaren hipotesietako bat hautsi zen trenbideko erreiak fabrikazio akats bat izatea dela esan zuen ostiralean Oscar Puente ministroak, eta, beraz, eta laborategiek zer esaten duten zain dauden bitartean, instalatutako lote guztiak berrikusteko eskatu du Garraio ministroak.