Madrilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapur bat hil da laugarren solairutik erorita, ihes egiten saiatzean

Lapurreta egin ostean, 30 urteko gizonezkoa eraikinetik ihes egiten zebilen, patiora erori denean.

30 urteko gizonezko bat hil da goizalde honetan Madrilgo Carretas kaleko eraikin bateko laugarren solairutik erori ostean. Dirudienez, gizonezkoak lapurreta egin du eta bertatik ihes egiten saiatzean, leiho batetik patiora erori da, Madrilgo Larrialdietarako Zerbitzuen bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Jazoera 01:15ean izan da, Carretas kaleko 33. zenbakian. Urre eta bitxiak salerosten duten hainbat negozio daude eraikin horretan.

Lapurreta egiten harrapatu ostean, gizona leiho batetik ihes egiten saiatu da eta nahigabe patiora erori egin da. Ondorioz, zoruan etzanda geratu da, bihotza geldituta.

Larrialdietarako Zerbitzuak gizona suspertzen saiatu dira 30 minutuz, baina ez dute lortu eta, azkenik, heriotza egiaztatu dute. Halaber, medikuek eraikin horretako auzokide bat artatu dute, esturak jota.

Polizia Nazionalak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X