Miranda Ebroko sutea krimen matxista dela baieztatu du Marlaskak
Barne ministroak adierazi duenez, sutearen ustezko egilea eta horren bikotekide ohia, Dolores, 58 urtekoa, VioGen sisteman zeuden, baina ez bien arteko harremanagatik. Gizonezkoaren kasuan, 2007an egon zen erregistratua, eta emakumezkoaren kasuan, 2008an. Une honetan, ez zeuden aktibo VioGen sisteman.
Sutea izan den kalea. Argazkia: EFE.
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak baieztatu duenez, Miranda Ebron bart hiru emakume hil diren sutea emakume horietako baten bikotekide-ohiak egindako krimen matxista bat izan da. Benasquen (Huesca), hedabideei egindako adierazpenetan, krimena salatu du ministroak.
Hilketarekin lotuta 60 urteko gizeonezko bat atxilotu dute; lekuko batzuek gero su hartu zuen eraikinaren behealdean koltxoiak pilatzen ikusi zuten. Gizona bera joan da polizia-etxera eta bertan atxilotu dute.
Barne ministroak adierazi duenez, sutearen ustezko egilea eta horren bikotekide ohia, Dolores, 58 urtekoa, VioGen sisteman egon ziren, baina ez bien arteko harremagatik. Gizonezkoaren kasuan, 2007an egon zen erregistratua, eta emakumezkoaren kasuan, 2008an. Une honetan, ez zeuden aktibo VioGen sisteman.
Hainbat emakume hil dira sutean, Dolores bera, horren ama Antonia, 78 urtekoa, eta Laura Valentina, 24 urteko bizilaguna.
Ministroak esan duenez, genero indarkeriaren kontrako borroka "Estatu kontua" da, eta Gobernuak gisa horretako gertakariei aurre egiteko "beharrezko diren neurri guztiak" hartzeko prest dagoela adierazi du.
"Beharrezkoa da berriro ere errepikatzea hau gizartearen kontua dela, Estatu mailako kontu bat, eta guztiok bat egin behar dugu", nabarmendu du, eta, era berean, azpimarratu du Gobernuak tinko eusten diola "emakumeek emakume izateagatik jasaten duten indarkeria ukatzen duten diskurtsoei aurre egiteko erabakiari".
Atxilotutako gizona emakumeen kontrako krimenengatik zigortu zuten
Gaur goizean bikotekide ohia, haren ama eta auzokide bat hil diren herriko eraikin batean sutea eragiteagatik atxilotu duten 60 urteko gizona zigortu izana dute aurretik, emakumeak bahitzeagatik, berri agentzien arabera.
Zehazki, 2024an urtebete eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, 2023ko azaroan emakume bat Miranda Ebroko etxe okupatu batean atxiki, kateatu eta jipoitzeagatik.
2015ean, sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, 9 urteko neskato bat hamalau orduz bahitzeagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.