Cristina infanta iruzur fiskalagatik inputatu lezakete oraindik
Palmako Auzitegiak bertan behera utzi du Cristina infanta 'Noos auzia'n inputatzeko erabakia, Fiskaltzak Jose Castro epailearen erabakiaren kontra jarritako helegitea partzialki onartuta, baina atea irekita utzi du iruzur fiskala egotzita inputatzeko.
Izan ere, Aizoon konpainian (Iñaki Urdangarin senarrarekin batera sortu zuena) Noos Institututik desbideratutako diru irregularra jaso ei zutela azaldu du.
Noos auzian, baina, "bere senarrak eta haren bazkideak, Diego Torresek, ustez antolatutako plan kriminalean parte hartu zuela esateko zantzu argirik" ez dagoela erabaki du Palmako Auzitegiak.
61 orrialdeko ebazpen batean, infantak Noos Institutuan bokal gisa izandako jokabidea "gaitzespen penalik" merezi ez duela erabaki du Auzitegiak; izan ere, "Administrazioari iruzur egiteko" sareari lagundu ez ziola ematen du, entitateak eta Valentziako eta Balear Uharteetako gobernuek sinatutako hitzarmenetan azaltzen denez.
Diego Gomez-Reino magistratuak zuzendutako auzitegiaren arabera, Juan Carlos erregearen alaba eta infanten idazkari pertsonala Noosen liburuxka batean zuzendaritza batzordeko kide gisa azaltzeak "garrantzia penalik" ez du.
Gaur idatzitako autoan, 44 orrikoa, Juan Jimenez epailearen boto partikularra jasotzen da, hau da, Cristina infanta inputatzearen aldeko botoa eman du, ikerketan jasotako datuen arabera Iñaki Urdangarinek eta Diego Torresek ustez egindako delituetan konplize lana egin zuela iritzita.
Epaimahaiak autoan 'Noos auzi'ko ustezko delituetan izandako balizko parte hartzearen inguruko zitazioa baliogabetzeaz gain, "Ogasun Publikoaren aurkako balizko inputazioa ere bertan behera utzi du", informazio gehiago beharrezkoa dela azpimarratuz.
Salak hauxe eskatu dio Castro epaileari, Zerga Agentziari delitu fiskalaren inputazioa eragin zuen txostenaren "inguruko zalantzak" argitzea eskatzeko, auziko aldeak deitzeko, delitu fiskalagatik ezarritako inputazioak mantendu ala ez erabakitzeko eta "hala infanta inputatu gisa deitzea edo ez erabakitzeko".
Horrez gain, Diego Torresen defentsari auzian erabiliko dituzten mezu elektronikoak eskatzeko deia ere egin diote epaileari. Agiri horiek "epe zehatz eta atzeraezin" batean aurkeztu beharko ditu Torresek onartuak izan daitezen.
Castro epaileak bere autoan adierazi zuenez, Cristina Infanta pieza honen instrukzioa amaitu baino lehen inputatzea erabaki zuen, hori egin ezean, kausa honetan duen ustezko inplikazioaren inguruko "zalantza betikotu" egingo zelako bestela. Hori gertatuz gero, horren ustez, "behar ez bezala itxiko litzateke, Justizia guztiontzat dela berdina esaten duen esakunearen kalterako, eta epaitegi eta auzitegien eguneroko jardunean jokatzen ez den bezala jokatuta, oso litekeena baita antzeko kasuetan tramite hori albo batean ez uztea".
Zure interesekoa izan daiteke
722 larrialdi eragin ditu larunbatean Marta ekaitzak Andaluzian, eta 11.089 lagunek etxetik kanpo jarraitzen dute
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak ohartarazi du Ubriqueko (Cadiz) beste ehun bat bizilagun ere etxetik atera ditzaketela ondorengo orduetan lur mugimenduengatik.
Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan
Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".
Milaka lagunek Rodaliesen zerbitzu duin bat eskatu dute Bartzelonan egin dituzten bi manifestazioetan
Junts, ERC eta CUP alderdiek Paneque kontseilariaren eta Puente ministroaren dimisioa eskatu dute eguerdian. 8.000 manifestari bildu ditu protesta horrek, Udalaren arabera, eta 30.000 antolatzaileen esanetan. Arratsaldeko manifestazioan, berriz, Rodalies zerbitzuaren gainbehera salatu dute.
Muskilen festa egin dute lehen aldiz Iruñean inauteriak iragartzeko, Kaldereroen ordez
Duela sei urte hasi zuten Iruña Taldeko kideek festa aldatzearen beharraren inguruko hausnarketa, ijito komunitatearen ezerosotasunetik abiatuta. Muskilak sortu dute, izena eta janzkera aldatuz, baina festaren egitarauari eutsiz.
Prostituitzera behartuta zeuden hiru emakume askatu dituzte Getxon
Bestalde, 36 eta 27 urteko bi emakume atxilotu dituzte, askatutako hiru lagunak prostituitzera behartzeagatik. Beste bi delitu ere egotzi dizkiete atxilotuei: droga trafikoa eta baimenik gabe botikak saltzea. Ikertzaileek egiaztatu dutenez, biktimek beren diru-sarreren % 50 ematen zieten arduradunei.
Andaluziako Juntak laguntza eskatuko dio Espainiako Gobernuari eta EBri denboraleek utzitako "milioiko euroko galerei" aurre egiteko
Marta ekaitzak zaparradak eta haize bolada gogorrak utziko ditu erkidegoan. Kezkagarria da, halaber, Guadalquivir ibaiaren maila, uste baita arratsaldean bere gorena harrapatuko duela. Denboralea tarteko, Sevilla-Girona eta Cadiz-Almeria futbol partidak bertan behera utzi dituzte.
Urtegiak eta errepideak gertutik zaintzen ari dira Caceresen, Malagan, Cadizen eta beste hamaika tokitan, Marta ekaitza dela eta
Andaluziako Juntak 350 gorabehera larri baino gehiago erregistratu ditu azken egunotan autonomia erkidegoko errepide sarean, eta, ondorioz, errepide asko eta asko itxi behar izan dituzte, Leonardo depresioak eraginda. Marta ekaitzak are gehiago okertu dezake egoera.
Pertsona baten gorpua berreskuratu dute Bilboko itsasadarrean, udaletxearen aurrean
Gorpua 10:30ak aldera aurkitu dute, eta berehala berreskuratu dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Denboraleak atsedena eman du Andaluzian, hildako bat eta etxetik kanpo 8.000 pertsona utzita, baina okerrena iristear dago
Leonardoren ostean, Marta depresioa iritsiko da asteburuan, emariaren atalase gorrian 15 ibai baino gehiago dituen eremu batera.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen etxeko indarkeriagatik eta arma zuriz mehatxu egiteagatik
Gizona etxean gotortu da senide batzuekin eztabaidan izan ondoren. Emakume bat arin zaurituta eraman dute ospitalera.