24. Korrikaren amaiera: festa erraldoia Bilbon, igandean
Martxoaren 29an Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, "Euskara gara" lelopean, eta egun osoan zehar jardueraz betetako egitarau zabala izango da.
Korrikaren ordezkariek prentsa-agerraldi bat egin dute, Kalderapeko Kulturgunean, Bilbon.
Martxoaren 29an, Bilboko udaletxean amaituko da 24. Korrika, euskararen alde egindako 2.750 kilometroko ibilbidearen eta 3.436 lekuko-hartzeren ondoren.
Lekukoa udaletxe aurrera 12:30erako iritsiko da, AEK-ko kideen eskutik. Azken mezua eskuz esku Atharratzetik Bilbora eraman ondoren, azkenean ozen eta harro irakurriko da, Bilbotik ekialderantz entzun dadin.
Jarraian, festa piztuko da Bilboko hainbat txokotan.
BBK GUNEA - FAMILIA GUNEA (Erripa eta Bailen kaleetan)
13:00-19:00 – Puzgarriak eta jolasak (Urtxintxa, Makusi eta BBK Fundazioa)
13:00-19:00 – Rokodromoa, kartak, bonbonera (Athletic Fundazioa)
NAIZ GUNEA - kontzertuak (Areatza)
14:00-15:00 – La Basu
16:00-17:00 – Arranoaren Hegaldia
18:00-19:00 – Añube
20:00-21:30 – Akerbeltz
ARRIAGA
13:30-18:00 – Jan-gunea
Herri-bazkaria
- Menua: paella (bi aukera: beganoa edo oilasko eta saiheskiduna)
- Ogia eta kafea barne
- Prezioa: 8 €
- Tiketak laster izango salgai
13:30-18:00 – Azoka
13:30-14:45 – Herri-kirolak
15:15-16:30 – Dantza ikuskizuna (Gaztedi)
17:15-18:30 – Diskofesta (Urtxintxa)
SAN NIKOLAS - kontzertuak
15:00-16:00 – Zerotan
17:00-18:00 – Bele
19:00-20:00 – Misxerabliak
AREATZA
13:30-19:00 – Gamer gela, taloak eta foodtruckak
PLAZA BARRIA
Erakusketa: “Mundu bat KORRIKA!”
13:00-14:00 – Punpairez
14:30-15:30 – PD Rasmia
16:00-17:00 – Bertsolariak
17:30-18:30 – Kontzertu akustikoa
BILBO ZAHARRA
16:00-17:00 – Yogurinha Borova
17:30-19:00 – Txalainak
19:30-21:00 – DJ Elepunto
ZAZPIKALEAK
Egunean zehar kale-animazioa: txarangak, kalejira, erraldoiak, Korrika kantari eta joaldunak.
AEK-k esan duenez, euskararen alde eta euskaraz Korrikaren festa erraldoiaz gozatu nahi duen oro gonbidatuta dago Bilbora, baina azpimarratu du protokolo bereziak ezarri dituztela eguna eraso sexistarik, arrazistarik eta homofoborik gabekoa izateko. Era berean, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.