Kalitate-ziurtagiria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko lau hondartzak eta Zumaiako portuak Bandera Urdina lortu dute

Euskal Herriko udalerri gehienek ez dute ziurtagiri hori lortzeko eskaririk aurkezten, eta aurten hautagaitza aurkeztu duten guztiek jaso dute.
Getxoko Ereaga hondartzak Bandera Urdina eskuratu du. Argazkia: EFE

Getxoko Ereaga, Gorrondatxe eta Arrigunaga hondartzak eta Eako hondartzak Bandera Urdina lortu dute. Halaber, kirol-portuen atalean Bandera Urdina eskuratu du Zumaiakoak.

Euskal kostaldeko udal gehienak 2007tik buru-belarri ari dira lanean ingurumen-ziurtagiriak lortzeko: ISO 9001, ISO 14001 edota EMAS Europako ziurtagiria. Hala ere, gehienek ez dute Bandera Urdina lortzeko eskaririk aurkeztu.

ADEAC elkartearen arabera, Bandera Urdina lortzeko eskaera egin duten Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztiek eskuratu dute ziurtagiria.

Bandera Urdina nazioarteko kalitate-ziurtagiri bat da, eta, besteak beste, irisgarritasuna, uraren kalitate ona eta garbitasuna aitortzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X