Zortzi pertsonatik batek gose kronikoa du mundu osoan
842 milioi pertsonak, mundu osoko zortzi pertsonatik batek, gose kronikoa pairatu zuten 2011 eta 2013 artean, ez baitzuten bizimodu aktibo eta osasungarria izateko elikagai nahikorik eduki, gaur Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak kaleratu duen txosten batek dioenez.
Gaur egun oraindik ere elikagaien eskasia sufritzen duten pertsonen datua beldurgarria bada ere, gosetea pairatu dutenen zenbatekoa jaitsi egin da, 2010-2012 tartean 868 milioi izan baitziren, "Elikagaien arloko segurtasunik eza munduan (SOFI)" FAOk, Nekazaritza Garapenerako Nazioarteko Funtsak eta Elikagaien Nazioarteko Programak egiten duten txostenak dioenez.
Gosea pairatu dutenen jatorriari dagokionez, gehienak garapen bidean dauden herrialdeetakoak dira, baina 15,7 milioi lagun herrialde garatuetakoak dira. "Garabidean dauden herrialdeetako hazkunde ekonomikoak diru sarrerak eta, hortaz, guztiek elikagaiak bereganatzeko ahalmena handitu ditu".
Nekazaritza jarduera handitu izanak erraztu du jatekoa eskuratu ahal izatea, eta inbertsio publikoa handitu izanari eta inbertitzaile pribatuek nekazaritzan diru gehiago jarri izanari zor zaio sektorearen gorakada hori. Gainera, herrialde batzuetan, etorkinek zeresan handia izan dute pobrezia murrizteko, nekazari txikiek inbertsioak handitzea ahalbidetu baitute.
Gosearen banaketa geografikoa
Gosearen aurkako borrokan, alde handiak daude toki batetik bestera. Saharaz hegoaldeko Afrikan, aurrerapauso oso txikiak egin dituzte soilik azken urteetan, eta "gutxiegizko elikadura beste inon baino handiagoa da inguru horretan". Txostenaren arabera, lau afrikarretik bat, % 24,8, goseak dago. Asia mendebaldean ere ez zen hobekuntza nabarmenik igarri, eta Asia hegoaldean eta Afrika iparraldean pixka bat egin zuten hobera, apurka-apurka.
Asia ekialdeko eta hego-ekialdeko herrialdeetan eta Latinoamerikan aurrerapauso sendoagoak eman zituzten gosearen eta gutxiegizko elikaduraren aurkako lasterketan.
Erritmo ezberdinetan, baina aurrerakada nabarmena egin dute garabidean dauden herrialdeetan gose direnen ehunekoa 2015erako erdira murrizteko, txostenak dioenez.,
Xede hori Milurtekoko Garapen Helburuak ekimenaren barruan ezarri zuten, eta, 1990etik izan den erritmoari eutsiz gero, gutxiegizko elikadura pairatzen dutenen zenbatekoa orduan ezarritako helburura helduko da, gutxi gorabehera.
Hala ere, Elikaduraren Nazioarteko Goi-bileran 1996an ezarri zuten helburua, gose direnen kopurua 2015erako erdira murriztea, ezingo da mundu osoan lortu, nahiz eta 22 herrialdek 2012ko amaierarako lortu zuten.
“Hazkunde iraunkor eta partekatua”
Idatzian, gosea murrizteko giltza hazkunde ekonomikoa dela esaten da, baina, "denok diru sarrera gehiago eta lanpostu hobeak edukitzeko, politikak txiroei bideratuta egon behar dira, batik bat nekazaritza eremuetan".
“Herrialde txiroetan pobrezia eta gosea murrizteko, hazkundea ez da soilik iraunkorra izan behar: ondo banatuta ere egon behar da”, SOFIn irakur daitekeenez.
NBEk goseari buruz egindako ikerlanak bildu duenez, herrialde batzuetan ez dago gose indize handiegirik, baina gutxiegizko elikadura oso zabalduta dago, umeek hazteko prozesuan atzeratasunak edo pisu gutxiegi izateak erakusten duenez, eta hori arriskutsua da neska-mutilon osasun eta garapenerako.
2013ko SOFIren ondorioak eta gomendioak urriaren 7tik 11ra izango dira eztabaidagai Erroman, FAOren egoitzan.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.