Naukas Quantum Donostiara mugitu da
"Passion for knowledge" lelopean aurkeztu dute Quantum Donostia jaialdia. Ekitaldi honen helburua, hain zuzen, zientzia etorkizuneko belaunaldien ongizateari begira jarduera giltzarria dela eta ezagutza-egarria, zientziaren, teknologiaren eta kulturaren aurrerabiderako motorra dela nabarmentzea da. Hizlarien artean, Nobel sariak jasotako pertsona ospetsuak eta zientzialari adituak izango dira, adibidez: Aaron Ciechanover, Kimikako Nobel sariduna (2004); Claude Cohen-Tannoudji, Fisikako Nobel sariduna (1997); Sir John Pendry, Isaac Newton Domina (2013) jaso du, eta beste hainbat.
Jaialdiak gune txiki bat eskaini dio Naukas plataformari, komunikazioa eta dibulgazio zientifikoa zabaltzeko. Naukaseko kolaboratzaileek 10 minutuko hitzaldi motzak eskainiko dituzte. Mintzalarien artean, Javier Armentia, Jose Antonio Pérez, Natalia Ruiz eta beste dibulgatzaile arrakastatsu batzuk egongo dira.
Urriaren 1ean, 2an eta 3an, 17:00etatik aurrera, hitzaldiak eta Naukaseko konferentziak eitb.com-en zuzenean jarraitu ahal izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilarak A-8an, Galdakaon, bi noranzkoetan, kamioi batek istripua izan eta karga galdu duelako
Istripua zirkulazio-arazoak eragiten ari da, eta errei bana itxita dago bi noranzkoetan, kamioi batek zamaren zati bat galdu eta ibilgailua erdibitzailean geratu ondoren.
Getxoko portua, gastroenteritis agerraldiak jotako gurutzaontzia jasotzeko prest
Goizeko bederatziak alderako espero da iritsiera. Une honetan, gastroenteritis arrunta duten 17 pertsona daude ontzian isolatuta.
500 urte Bizkaia Foru Berria onartu zenetik, John Adams eta Humboldt liluratu zuen ‘lege zaharra’
1526an onartua, Bizkaiko Foru Berria giltzarri izan zen lurraldearen autogobernua eraikitzeko. Aurrerazalea eta berdinzalea izan zen, hala nola, genero-berdintasunean edo berme prozesaletan.
Gizon bat oso larri zauritu da Barasoainen, motokultore batekin izandako istripu batean
Ezbeharra Barasoaingo baratze batean gertatu da, Restaño inguruan, motokultore batekin lanean ari zen gizona makinak harrapatuta geratu denean.
SAPAko akziodun nagusiak Realarekin egiten duen "irudi garbiketa" salatu dute Anoeta estadioaren aurrean
“Gerrari ez, Bizitza duinak denontzat!” lelopean, armagintzaren aurkako konpromisoak eta erabakiak har ditzatela eskatu diete agintariei. Ildo horretatik, ekintza ezberdinak iragarri dituzte hurrengo asteetarako Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
LGTBI kolektiboaren aldarria Bilbon eta Iruñean, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunean
Trans pertsonenganako "indarkeria instituzionala" salatu dute Bilbon. Iruñean, berriz, "espazioak lasaitasunez okupatzeko eta bizitzeko" eskubidea aldarrikatu dute.
Gernikako lokutorio bateko langilea atxilotu dute, bezeroen eta lagunen 82.000 euro bereganatzea leporatuta
Ikerketako iturrien arabera, diru-bidalketak justifikatzeko erreziboak egiten bazizkien ere lokutorioko bezeroei, azken bi hilabeteetan ez zituen bidalketak gauzatu. Era berean, lagunei maileguak eskatu eta desagertu egin zen.
Osakidetzak kaltetu ugariko larrialdietarako duen protokoloa ezagutu dugu
Koordinazio zentrotik deia jaso bezain pronto jartzen dira martxan. Azkar eta koordinatuta aritu beharra dago, eta halako gertakarien aurrean prest egoteko, hainbat simulakro egiten dituzte urtean zehar.
Alacanteko eta Bartzelonako hantabirus kasu susmagarriek negatibo eman dute berriro
Horrela, hurrengo PCR proban emaitza errepikatzen bada, berrogeialdia etxean egiten jarraitu ahal izango dute.
Alacanten topatutako hiru gorpuak indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari dira
Doloresko Udalak hiru dolu egun ezarri ditu udalerrian jazotako "gertaera lazgarriagatik", eta jaietarako programatutako jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du.