Indakeria gutxiago EAEn 2013an, baina lapurreta gehiago etxebizitzetan
Kriminalitateak % 1,4 egin du behera aurtengo lehen bederatzei hiletan. Jaitsiera are handiagoa izan da indarkeria erabiliz egindako delituei dagokienez (% 25,4), baina etxeetan indarra erabiliz egindako lapurreten kopuruak goranzko joerari eutsi dio (% 17,3).
Gaur Barne Ministerioak 2013ko lehen bederatzi hiletan izandako delituei buruz zabaldutako datuek diotenez, urtarril eta irail artean 68.600 arau-hauste penal (delituak eta faltak) egin ziren Euskadin, joan den urteko denbora tarte berean baino ia 1.000 gutxiago (69.544 izan ziren orduan).
Oro har, indarkeria erabiliz egindako delituak jaitsi egin dira: % 25,4 gutxiago izan dira, eta lapurreta gutxiago ere egin dira indarkeria eta larderia erabiliz (% 29,7 murriztu dira horiek). Kalte delituen kopurua % 15,8 jaitsi da, eta droga trafikoarekin lotutakoena % 10,2.
Aitzitik, indarra erabiliz % 4,6 lapurreta gehiago egin dira, batik bat etxeetan (% 17,3ko igoera), eta ebasketak % 4,3 gutxiago izan dira.
Hilketei dagokien atalean, urtarril eta irail artean hamar izan direla dio txostenak, iazko lehen hilabetean bezainbeste.
Jaitsiera, Araban eta Gipuzkoan
Kriminalitatea Araban jaitsi da gehien urtea hasi zenetik: % 5,8. Gipuzkoan ere jaitsi da (% 3,4); Bizkaian, ostera, gora egin du delinkuentziak: % 0,7 handiagoa izan da.
Araban eta Gipuzkoan delitu biolento gutxiago izan dira, % 29 eta % 29,2 hurrenez hurren, eta are jaitsiera handiagoa izan da beherakada indarkeria eta larderia erabiliz egindako lapurreten artean: ia % 36 Araban eta % 40 baino gehiago Gipuzkoan.
Bizkaian, indarkeriaz egindako delituen zenbatekoa ez da horren modu nabarmenean jaitsi (% 24 baino gutxiagoG), eta indarkeria erabiliz egindako lapurreta kopurua ere gainerako lurraldeetan baino gutxiago jaitsi da (% 27,1).
Gainera, indarrez egindako lapurretak Bizkaian igo dira gehien: % 18,3. Araban, % 3,2 igo dira, eta Gipuzkoan, aldiz, jaitsi (% 8,2).
Estatu osoan, kriminalitatea % 3,2 jaitsi da, eta beherakada % 12ra heldu da hilketen kasuan. Etxebizitzetan indarrez egindako lapurretak, aldiz, igo egin dira (% 3,6).
Zure interesekoa izan daiteke
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
Zaurituetako bat Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dute, eta pronostiko erreserbatua du, Errioxako Gobernuak jakinarazi duenez. Bigarren zauritua Nafarroara eraman dute.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.
Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
Emakume gazte batek sexu-erasoa jasan du Algortako Portu Zaharreko jaietan
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, larunbatetik iganderako goizaldean hari ukituak egitea egotzita.
Riglosko sutea geldiarazteko lanetan ari dira, gau lasaiagoa izan ostean
Sua itzaltzeko operatiboak mila lagun inguru izango ditu igande honetan, tartean Frantziako ehun bat suhiltzaile. Suteak 16.600 hektarea ingururi eragin die dagoeneko.
Azkoitiko kanpoko haur igerilekua itxi dute gizalegearen aurkako ekintza batengatik
Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, kanpoko igerileku txikia itxita egongo da gaur, bart gauean pertsona bat edo batzuk instalazioetara sartu eta haurren igerilekuan kaka egin ostean.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte. Azken egunetan, suhiltzaileak, baso-brigadak eta bost helikoptero aritu dira bertan lanean.
Piloiko lehen entzierro azkarra izan dute Faltzesko jaietan
Faltzesko piloiko lehen entzierroak zirrara handia eragin du minutu eskaseko lasterketan. Vicente Dominguezen behiek tentsio uneak sortu dituzte eta korrikalari bat Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, erori eta politraumatismoa egin baitu.
Bi emakume hil eta bi adingabe zauritu dira Ponferradatik gertu (Leon) izan diren uholdeetan
19:30 aldera jaso dute gertatutakoaren berri larrialdi zerbitzuek. Sei pertsona harrapatu ditu uholdeak.