SEXU-ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Irungo prostituzio-etxe batean ustez sexu-erasoa egiteagatik

Erasotzaileak, 12.000 euro eskudirutan zeramatzanak, biktima atxiki eta laguntza ematera joan zitzaion beste emakume bat jo zuen.

40 urteko gizon bat atxilotu dute Irungo (Gipuzkoa) prostituzio-etxe batean 27 urteko emakume bati ustez sexu-eraso bat egiteagatik.

Gertaerak astelehen arratsaldean izan ziren. Prostituzio-etxeko alarma-zentralak alerta-seinale bat jaso zuen, eta Poliziari helarazi zitzaion, Segurtasun Sailak astearte honetan jakinarazi duenez.

Bertaratutakoan, udaltzainei eta ertzainei jakinarazi zieten gizon batek sexu-erasoa egin ziola emakume bati, eta, gainera, establezimendua uztea eragotzi ziola.

Bestalde, laguntza-deiak entzutean biktimari laguntzera joan zen 24 urteko emakume bati saihetsetan jo zuen ustezko egileak.

Informazio horren aurrean, Ertzaintzako agenteek gizona atxilotu zuten sexu-erasoa, legez kanpoko atxiloketa eta lesioak egotzita. Gizonak 12.000 euro zeramatzan eskudirutan.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten eta, dagozkion eginbideak egin eta gero, epailearen esku utziko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X