Ceutako krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak bere gain hartu du Ceutako krisiaren kudeaketan aginte bakarra

Espainiako Gobernuak "historian aurrenekoz" deklaratu du Segurtasun Nazionalaren interes egoera eta migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra hartu du. Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak zuzenduko du egitura. 

Iragarkia
sánchez-consejo-seguridad-moncloa-ceuta-migración
18:00 - 20:00

Udako etenaldiaren ondoren, Ministroen Kontseiluak bilera egin du gaur goizean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gidatuta. Segurtasun Nazionalerako Kontseiluaren ezohiko bileraren segidan izan da, eta, horretan, Espainiako Gobernuak formalki hartu du bere gain Marokotik Ceutara 80.000 migratzaile sartu izanaren ondoriozko egoera kudeatzeko aginte bakarra.

Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministro eta Gobernuaren bozeramaileak Ministroen Kontsieluaren ostean azaldu duenez, Espainiako Gobernuak Segurtasun Nazionalaren interes egoera deklaratu du "historian aurrenekoz" eta bere gain hartu du migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra. Egitura hori Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Angel Victor Torresek zuzenduko du.

Saizek azaldu duenez, Espainiako Gobernuak "aginte funtzional" bat osatuko du lehen aldiz, Angel Victor Torres ministroa buru duena, inplikatutako agintari eta administrazio guztien "koordinazioa indartzeko". Saizen arabera, Ceutan krisiari aurre egiteko "fase berri" batean sartu dira. 

Gainera, aginte organo horrek batzorde espezializatu bat izango du; horretan, ordezkatuta egongo da hiri autonomoa, Juan Jesús Vivas presidentearekin, Gobernuaren Ordezkaritza, Inteligentzia Zentro Nazionala (CNI), Segurtasun Nazionaleko Saila eta migrazio krisiaren kudeaketan inplikatutako hamaika ministerio.

Testuinguru horretan, Saizek adierazi du "Ceuta Espainiaren bihotza" dela gaur, eta Espainiako Gobernua "hirian egon dela, dagoela eta egoten jarraituko duela behar den denboran, behar diren baliabideekin".

Ministroak adierazi duenez, hiri autonomoaren egoera "ezohikoa" da, eta, beraz, "ezohiko erantzuna" behar du, "hainbat fasetan zabalduz joan dena, hala nola segurtasuna eta egoeraren kontrola, koordinazioa, administrazioen arteko lankidetza eta arreta humanitarioa".

Torresen lehentasuna, migratzaile "helduak nahiz adingabeak" aberriratzea

Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak, jada Ceutako krisia kudeatzeko aginte bakarraren buru denak, adierazi du lehentasuna hirira modu irregularrean iritsi diren "ahalik eta pertsona gehien, helduak nahiz adingabeak, euren herrialdeetara itzultzea eta aberriratzea" dela,  ordenamendu juridikoa errespetatuz.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Torresek gogorarazi du adingabearen eskubide gorena errespetatu behar dela, (baldintza bereziak ezartzen ditu araudiak), eta, itzulketekin batera, bakarrik dauden adingabeak eta asiloa eskatzen dutenak hartzeko eta hiri autonomoaren susperraldi ekonomiko eta soziala bultzatzeko erantzun humanitarioan lan egiteko beharra ere defendatu du.

Azaldu duenez, Ministroen Kontseiluak asteazken honetan argitaratuko den errege dekretu bat onartu du. Bertan, migratzaileak hartzeko Espainiako Gobernuaren eta Ceutako titulartasuneko hainbat baliabide eta espazio jarriko dira, eta katalogo hori "malgua eta eguneragarria" izango da, uztailaren hasieran hirian bizi zen normaltasuna berreskuratu ahal izateko.

Halaber, Ceutara 25 milioi euro transferitzea onartu da, adingabe migratzaileak artatzeko, Haurtzaro eta Gazteria Ministerioak iragarri bezala.

Torresek emandako zifren arabera, 70.000 pertsona baino gehiago sartu ziren modu irregularrean Marokotik Ceutara, eta 24-48 ordu geroago Marokora bueltan ziren horien % 90-95 bitartean. 

Adierazi du, gainera, ostegunean Segurtasun Nazionaleko Batzordean agertzeko eskatu duela eta Ceutara joango dela lan-bilerak egitera.

Vivas: "Espero dut orain arte egin ez dena egingo dela"

Juan Jesus Vivas Ceutako presidenteak telematikoki parte hartu du bileran; duela aste batzuetatik Espainiako Gobernuari pauso hori ematea eskatzen zion berak. 

Bileraren ostean, Ceutan egindako ekitaldi batean, egoeraren kudeaketa aldatzeak hiriari normaltasuna itzultzen lagunduko dion itxaropena agertu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitu nazaten"

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren egunean zortzi lagun atxilotutu dituztela eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, "igogailuen alkate" gisa oroitzea gustatuko litzaiokeela, hori herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X