EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ane Lindane komikoa epaituko dute, eskarnioa egotzita, Abogados Cristianos fundazioak salatu egin baitu

Salatutako gertakariak 2025eko ekainaren 29an gertatu ziren, Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea), eliza batean, gurutzefika batekin masturbatzen ari zen itxura egin zuen eta. Bilboko Instantzia Auzitegiak epaituko du euskal komikoa.

La cómica Ane Lindane, denunciada por Abogados Cristianos, será juzgada por escarnio

Ane Lindane aktore eta komikoa. Artxiboko argazkia: EITB

Justiziak ahozko epaiketa irekitzeko agindua eman du Ane Lindane aktore eta komikoaren aurka, ustezko eskarnio delitua egotzita. Hain zuzen ere, Abogados Cristianos fundazioak salaketa jarri zuen, aktoreak eliza batean gurutzefika batekin masturbatzen ari zen plantak egiten grabatu zuelako bere burua.

Salatutako gertakariak 2025eko ekainaren 29an jazo ziren Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea), Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdian.

Aktoreak bere burua eliza bateko aldare nagusian grabatu zuen, gurutzefika batekin masturbatzen ariko balitz bezala, eta "Hil da Jainkoa!" oihukatu zuen. Ondoren, irudiak sare sozialetan zabaldu zituen.

Salatzaileen arabera, irudi horiek zabaltzea funtsezkoa da gertakariak auzibidean jarri ahal izateko. Abogados Cristianos fundazioaren esanetan, "gertakarien larritasunaren ondorioz, Baionako apezpiku Marc Ailletek publikoki sakrilegio eta profanazio gisa jo zituen, eta ondoren konponketa-meza egin zuen, tenpluaren duintasuna berrezartzeko asmoz.

Polonia Castellanos fundazio horren presidentearen arabera, "milioika kristaurentzat onartezina den umiliazioa" da hori, eta, horregatik, "Justiziak irmotasunez jokatu behar du sakratutzat jotzen denaren aurka nahita egiten dutenen aurrean". Haren iritziz, "adierazpen-askatasuna ezin da bihurtu gure fedeari nahita eraso egiteko eta barregarri uzteko baimenik gabeko aitzakia".

Abogados Cristianos fundazioak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Bilboko Instantzia Auzitegian epaituko dute euskal komikoa.

Ane Lindanek umorez erantzun diu: "Kalimotxoa nire kontu"

Ane Lindane umoristak modu ironikoan erantzun dio Abogados Cristianosek jarritako salaketaren ostean bere aurka ireki den ahozko epaiketari. Bilboko Aste Nagusitik, artistak bideo bat argitaratu du bere sare sozialetan, bere jarrera berretsiz esaldi honekin: "Jaun-andre katolikoak, egin pare bat gaupasa on eta ikusiko duzue nola pasatzen zaizuen txorakeria". Erantzuna Instagramen ikusgai dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X