Ceutako krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ceutako krisiaren kudeaketan aginte bakarra hartzea eztabaidatu du Ministroen Kontseiluak

Espainiako Gobernuak Segurtasun Nazionalaren interes egoera deklaratzea aurreikusten zen, eta migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra hartzea, Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak zuzendutako egitura. 13:00etan agerraldia egingo dute Torres, Saiz eta Grande-Marlaska ministroek. 

sánchez-consejo-seguridad-moncloa-ceuta-migración
Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren bilera, Pedro Sánchez buru dela. Argazkia: EFE.

Udako etenaldiaren ondoren, Ministroen Kontseiluak bilera egin du gaur goizean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gidatuta. Segurtasun Nazionalerako Kontseiluaren ezohiko bileraren segidan izan da eta horretan, Espainiako Gobernuak formalki bere gain hartzea aurreikusita zegoen Marokotik Ceutara 80.000 migratzaile sartu izanaren ondoriozko egoera kudeatzeko aginte bakarra.

Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministro eta presidenteordeak astelehenean Ceutan iragarri bezala, Espainiako Gobernuak 'Segurtasun Nazionalerako interes egoera' deklaratzea zegoen aurriekusita, ta migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra bere gain hartzea. Egitura hori Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Angel Victor Torresek zuzenduko du.

Bileran telematikoki parte hartu du Juan Jesus Vivas Ceutako presidenteak, zeinak duela aste batzuetatik Espainiako Gobernuari urrats hori ematea eskatzen baitzion. 

Erabakiaren xehetasunak 13:00etatik aurrera jakinaraziko dira prentsaurreko batean. Bertan, iragarri dutenez, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministro eta Gobernuaren bozeramaileak, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak eta Angel Victor Torres Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroak parte hartuko dute.

Oposizioaren kritikak

Espainiako Gobernuak krisiaren kudeaketarako aginte bakarra bere gain hartu izanak kritikak eragin ditu hainbat sektoretan, ez hainbeste erabakiagatik beragatik, baizik eta “berandu” hartzeagatik.

Kritika irmoenak PPrenak izan dira, erabakia hartzeko “Sanchez oporretatik itzuli arte” itxaron izana aurpegiratu baitio Gobernuari.

Ester Muñoz PPk Kongresuan duen bozeramaileak salatu duenez, “orain bai, Sanchez oporretatik itzuli denean, orain Segurtasun Nazionalaren Legea aplikatu behar da, eta aginte bakarra  behar da eta koordinazioa”; gogorarazi duenez, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak lehen ere eskatu zituen bi ekimen horiek, eta "alarmista, arrazista eta xenofoboa" deitu izana gaitzetsi du, “normaltasuna” zegoela ziotenek.

Sumarrek erabakia babestu eta eskuina kritikatu du

Bere aldetik, Veronica Martinez Barbero Sumar Mugimenduko buruak aitortu du beharrezkoa zela Gobernuak aginte bakarra sortzea Ceutako egoera kudeatzeko. RNEn astearte honetan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, “gauza bat da onartzea aginte bakarra bultzatu behar dela, hori onartzen dugu,  eta onartzea Estatuaren koordinazioa eskatzen duen krisi bat dagoela, gu denbora luzez esaten ari garena, Marokoren aurrean erantzun humanitarioa eta irmoa eskatzen duena (...) Baina oso bestelakoa da PPtik lurrez, itsasoz eta airez, egiten ari direna bai Ceutan bertan maila lokalean, bai Feijoo jaunaren mailan, iristen direnei inbaditzaile deituz eta haiek gaixotasunekin lotuz", adierazi du.

Barberok PPri eta Voxi "giza eskubideen arloan xantaia etengabea" egitea eta "arrazakeria higuingarri eta onartezina" izatea egotzi die. Bere ustez, PP "ez da batere kolaboratzen ari" eta "beldurra sortzea" du helburu.

Aginte bakarrak Ceutako osasun egoerari "lagunduko" dio

Javier Padilla Estatuko Osasun idazkariak astearte honetan adierazi duenez, aginte bakarra sortzeak ez du aldatuko pertsona horiek Ceutan jasotzen duten arreta, baina bai “horien osasun baldintzak”.

"Krisi hau hasi zenetik esan dugun bezala, egoera horretan dauden biztanleen osasunerako funtsezko elementuak daude, hala nola osasungarritasuna, higienea, saneamendua, uren eta elikaduraren segurtasuna eta eragileen arteko koordinazio handiagoa, eta aginte bakarrak hobetu egingo du ziurrenik, pertsona horien ostatua eta leku zehatzagoetan kokatzea eskatzeko eta koordinatzeko gaitasuna, eta horrekin euren egoera”, adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitua izatea"

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren jardunaldian zortzi atxilotutu egon direla eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, 'igogailuen alkatea' bezala oroitua izatea gustatuko litzaiokeela, horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusian, pentsio duinen alde

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, "jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, eta legigintzarako herri-ekimena atzera bota izana salatu dute. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X