Okupazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi hilabeteko espetxe-zigorra Gordillo eta Cañamenorentzat

2012ko udan Sevillako Osuna udalerriko "Las Turquillas" finka okupatu zuten Sanchez-Gordillo eta Cañamenok.
Cañameno eta Gordillo. Efe
Cañameno eta Gordillo epaiketaren inguruan egunkaria irakurtzen. Argazkia: EFE

Andaluziako Auzitegi Nagusiak zazpi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri die Juan Manuel Sanchez Gordillori eta Diego Cañamenori Osunako "Las Turquillas" finka okupatzeagatik. Gordillo IUko legebiltzarkidea eta Marinaleako alkatea da eta Cañameno Andaluziako Langileen Sindikatuko idazkari nagusia da. Gertaerak 2012ko udan izan ziren Sevillako Osuna udalerrian.

Auzitegiak beste bi lagun ere zigortu ditu ejerzitoaren Zalditegi Militarra dagoen finkan izandako gertaerengatik.

Autoritateari egindako desobedientzia larri delitua egotzi die Andaluziako Auzitegi Nagusiak zigortuei. Gainera, 1.200 euroko isuna ordaintzera zigortu ditu usurpazio delitua egiteagatik. Isuna bosgarren lagun batek ere ordaindu beharko du. Hala ere, akusazioak eskatutako kalte delitutik aske utzi dituzte. Langileen sindikatuko gainerako akusatuak aske geratu dira.

Horrez gain, kalte-ordaina ere ordaindu beharko diote Defentsa Ministerioari. 485,84 euro ordaindu beharko dituzte kalte-galerengatik eta 274,76 euro okupazioak iraun zuen bitartean zikindutakoa garbitzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X