Desagerpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteartean Elgoibarren desagertu zen gizon baten bila ari dira

Asier Makazaga da desagertutako laguna eta 49 urte ditu. Jaiotzez Zornotzakoa da eta Elgoibarren bizi da.
Asier Makazaga desaparecido Elgoibar
Asier Makazaga desaparecido Elgoibar

Elgoibarren (Gipuzkoa) desagertu den 49 urteko gizon baten bila ari dira. Desagerpena asteartean izan zen, 20:00ak inguruan.

Asier Makazaga da desagertutako laguna. Jaiotzez Zornotzakoa (Bizkaia) da, baina Elgoibarren bizi da. Familiak berak azaldu duenez, 1,80 neurtzen du eta argala da.

Senitartekoek ostiral honetan jarri dute salaketa Ertzaintzan, eta, Ertzaintzak berak baieztatu duenez, ikerketa abiatu berri dute.

Haren inguruko informaziorik izatekotan Elgoibarko Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea eskatu dute, honako telefono honetan: 943741394.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"

Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X