Zirkulazio istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

80 urteko gizon bat hil da Mungian, ibilgailu batek harrapatuta

Ezbeharra BI-2121 errepidean gertatu da, Gernikarako irteeran.

Laurogei urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Mungian (Bizkaia), ibilgailu batek harrapatuta, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 09:00etan jazo da, BI-2121 errepidean, Gernikarako irteeran.

Anbulantzia medikalizatu bat bertaratu da, baina osasun langileek gizonezkoaren heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X