Biolentzia matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat atxilotuta, bikotekide ohia eta oinezko bat jotzeagatik

Bikotekideari hainbat belarrondoko eman zizkion atxilotuak eta tartean jarri zen oinezko bat ere kolpatu zuen, ezpainean zauri bat eginez.

Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu du Bilbon, bikotekide ohia eta tartean jarri zen oinezko bat kolpatzeagatik, Segurtasun sailak jakinarazi duenez.

Gauerdi inguruan izan zen erasoa, Madariaga etorbidean. Gazteak bikotekide ohiarekin eztabaidan hasi eta hainbat belarrondoko eman zizkion. Bertatik igaro zen lagun bat tartean jarri zen eta gazteak kolpatu egin zuen, ezpainean zauri bat eginez, eta hainbat puntu jasoz.

Zure interesekoa izan daiteke

115 ikastoletako lehendakariek agerraldia egin dute
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek

Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza. Azkenaldiko oztopoen aurrean ere 'indartsu eta gogotsu' arituko direla 'euskarazko hezkuntza baten alde' adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki: Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa. Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasle zein eragileek erakutsitako konpromisoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X