Gorpu bat topatu dute Iruñean, kale erdian, indarkeria zantzuekin
Gorpua 16:30 aldera topatu dute, Etxabakoitzeko igogailuaren ondoan dagoen lorategi batean, Iruñeko Remiro de Goñi kalean, eta "lehen zantzuen arabera, indarkeriazko heriotza izan da".
Gizon bat hilda aurkitu dute ostegun arratsaldean Iruñeko berdegune batean, Remiro de Goñi kalean, indarkeria zantzuekin.
Gorpua 16:30 aldera topatu dute, Etxabakoitzeko igogailuaren ondoan dagoen lorategi batean, Iruñeko Remiro de Goñi kalean, eta "lehen zantzuen arabera, indarkeriazko heriotza izan da".
Iruñeko udaltzainak eta Espainiako Poliziako agenteak bertaratu dira.
Agintari judizialak gorpua jasotzeko agindua eman du, eta 18:45 aldera Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute furgoi batean, autopsia egiteko.
Une horretan, polizia-hesia kendu dute, eta ingurua berriro ibiltzeko moduan geratu da.
Txakurrarekin paseatzen ari zen emakume batek aurkitu du gorpua, Iruñea eta Barañain arteko mugan.