210 etorkin sartu dira Melillan, hesia gaindituta
214 etorkin sartu dira Melillan goizeko lehen orduan, hesia gaindituta, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. 2005. urtetik, Melillara sartu den etorkin kopuru handiena izan da gaurkoa.
Beni Enzar izeneko gunetik sartu dira eta segituan etorkinentzako aldi baterako zentrora abiatu dira garaipen oihuen artean.
Carlos Montero zentro horretako zuzendariak azaldu duenez, litekeena da datozen orduetan etorkin gehiago iristea eta aldi-baterako zentroan dagoeneko 1.300 pertsona daudela ohartarazi du, nahiz eta 480 pertsona hartzeko gaitasuna besterik ez izan.
Horregatik, osasun eta sukalde zerbitzuak indartu behar izan dituztela adierazi du. Espainiako Armadari eta Gurutze Gorriari kanpin-denda gehiago eskatu dizkiete, etorkin guztiek lo egiteko toki bat izan dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikusmin handia abuztuaren 12an ikusi ahal izango den eklipse osoa dela eta
Ilargia pixkanaka hasiko da eguzkia estaltzen, 19:30ak aldera, eta une garrantzitsuena 20:27 eta 20:28 bitartean izango da. Jende askok ez du fenomeno hori galdu nahi, eta Nafarroa hegoaldeko ostatuak gainezka daude egun horretarako.
90 ibilgailu eta 215 pertsona identifikatu dituzte Gasteizen legez kanpoko lasterketa batean
Larunbat honetan, 23:00ak aldera, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kontrol bat antolatu dute legez kanpoko auto-lasterketa bat atzemateko, Gasteizko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Emakume bat atxilotu dute Bilbon, txartel bat lapurtu eta hainbat dendatan erabili ostean
Txartela Bilboko erdiguneko hotel bateko langileen aldageletan lapurtu zuen.
N-1 errepidean errei bat itxiko dute gauez, Andoainen, oinezkoen pasabide bat konpontzeko
Noranzko bakoitzean errei bat itxiko dute 22:00etatik 06:00etara, urtarrilaren 11tik 25era, Bazkardon.
Gizon bat atxilotu dute Cadizen emaztea hiltzea egotzita
Gizonak salaketak zituen genero indarkeriarekin lotutako delituengatik.
Aguazila, desagertzear den lanbidea, ezinbestekoa da oraindik ere herri txikietan
Udal langileak dira aguazilak, orotariko eginkizunak dituzte, eta kalean ordu asko ematen dituztenez, herritar guztiek ezagutzen dituzte. Herri batzuetan, ordea, lan zaila ere egin behar izaten dute, isunak jartzeko eskumena ere baitute.
Emakume bat atxilotu dute Zierbenan, errentariari 24.000 euro baino gehiagoko iruzurra egitea egotzita
Maizterraren txartelarekin dirua ateratzea eta erosketak egitea leporatu diote atxilotuari. Biktimak ez zion horretarako baimenik eman, eta konturatu ere ez zen egin.
Venezuelan preso egon den Andres Martinezen aitak azken hilabeteetan gertatutakoa azaldu du
Andres Martinez bilbotar gaztea ondo eta pozik dago, lehen gaua etxean igaro ondoren. Jose Maria Basoa lagunarekin batera atxilotu zuten Venezuelan, Orinoko ibaia zeharkatu ostean, eta elkarrekin egon dira askatu arte.
Zazpi lagun zauritu dira Bilboko Atxuri auzoko eraikin batean, patinete elektriko bati bateria lehertu ondoren piztutako sutean
George Steer kaleko 6. zenbakian hasi dira garrak, beheko solairuan. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta hiru bloke jendez hustu behar izan dituzte. Zaurituetako lau ospitalera eraman behar izan dituzte, eta beste hiru lekuan bertan artatu dituzte.
Logroñon hilda agertu diren 13 eta 20 urteko bi gazteren kasua ikertzen ari da Polizia
Gorpuak Errioxako hiriburuko kale batean aurkitu dituzte, baina gorpuetan ez dute indarkeria zantzurik atzeman.