Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikerbasquek 468 eskaera jaso ditu 25 ikertzaile plaza betetzeko

Ekimen berria da, eta jakintza arlo desberdinetako jendea erakarri nahi du. Hautagaiek 37 urte dituzte, batez beste.
Zientzialari bat bere laborategian. Argazkia: EITB
Zientzialari bat bere laborategian. Argazkia: EITB

Ikerbasquek ikertzaileen 468 eskari jaso ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko ikerketa zentroetan lan egiteko eskaini dituen 25 plaza betetzeko.

Hain zuzen ere, arlo desberdinetako adituak, 40 urtetik beherakoak, erakarri eta gurean mantentzeko diseinatu dute ekimena, zientzialari eta ikertzaileen "harrobia" sortzeko asmoz.

“Reserch Fellow” (Ikertzaile bisitaria) deialdian, 25 lanpostu eskaini dituzte, 5 urterako, eta 47 herrialdetako 468 hautagaik eskaini dute euren burua plaza horiek betetzeko.

Hautagaien batez besteko adina 37 urtekoa da, eta eskaeren % 37 emakumeek aurkeztu dituzte eta gainerako % 63a, gizonezkoek.

Jakintza alorrei dagokienez, hautagaien % 53 Zientzia Esperimentaletan adituak dira, % 13 Zientzia Teknikoetakoak eta Ingeniaritzakoak dira, % 11 Medikuntzakoak eta Bizitzaren Zientzietakoak, % 14 Gizarte Zientzietakoak eta % 9 Giza Zientzietakoak.

Kanpoko Ebaluaketa Batzorde batek hautatuko ditu hautagaiak.  Euskal Zientzia Sistema 24 herrialdetako 160 ikertzailek osatzen dute, eta 6 katedradun eta ospe handiko ikertzailek koordinatzen dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X