Ikerbasqueko ikertzaileek 17 milioiko fondoak lortu zituzten iaz
Ikerbasque Zientziarako euskal Fundazioko ikertzaileek ia 17 milioi euroko balioa duten fondoak lortu zituzten iaz, kanpo finantzaketa duten proiektuetarako.
Gaur iazko balantzea aurkeztu dute Ikerbasqueko arduradunek eta, zehaztu dutenez, guztira 16,9 milioi euro lortu zituzten ikertzaileek 2013. urtean, kanpoko finantzaketaz baliatu ziren 248 proiektuetarako. Horietatik bederatzik European Research Council Ikerkuntza Kontseiluaren bekak lortu zituzten.
2013aren amaieran, Ikerbasquek kontratu mugagabea sinatua zuen 130 ikertzailerekin, eta hauen guztien artean, 670 artikulu kaleratu zituzten indexatutako argitalpenetan, hots, nazioarteko kualifikazio maila handiko hedabideetan.
Ikerbasque 24 herrialdetako 160 ikertzailek osatzen dute, ospe handiko zazpi katedradun eta ikertzaileren koordinaziopean. Horrez gain, Fundazioaren ScienceCareers web atariak zientziarekin zerikusia duten Euskadiko 30 erakunde baino gehiagoren enplegu eskaintzak biltzen ditu.
Iaz, Ikerbasquek 2014-2017ko Plan Estrategikoa onartu zuen. Azken bost urteotako joerei erreparatuz eta ikerketa zientifikoaren aldeko egungo apustuari eutsiz, Euskadi “egoera onean” dagoela adierazi dute gaur, “bere posizioa kuantitatiboki nahiz kualitatiboki hobetzeko”
Ikerbasquek 300 ikertzaile bildu eta guztien arten 1.000 artikulu baino gehiago argitaratzea du xede 2017rako. Horrela, 2014-2017 epealdian, beste 100 ikertzaile gazte eta 40 ikertzaile irakasle kontratatuko dira. Ikertzaile hauek, Ikerbasquerekin batera, 90 milioi euroko itzulkina lortuko dute 2014-2017epealdian, hau da, Eusko Jaurlaritzak Ikerbasquen inbertitutako euro bakoitzeko, ia funtsen bikoitza itzuliko da zientzia sisteman inbertitzeko, ikertzaileek proiektuak finantzatzeko erakarriko dituzten funtsei esker eta Ikerbasqueko kudeaketa-taldeak programak finantzatzeko lortutako laguntzei esker.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.
ZUZENEAN: Etekin Ekonomia Topaketak
Lehiaren Batzordeak espedientea ireki die Ibexeko sei bankuei, hipotekekin lehiaren kontra jardun dutelakoan
Banco Santanderrek, CaixaBankek, BBVAk, Sabadellek, Bankinterrek eta Unicajak adierazi dute hipoteken garestitzea merkatuaren egoeraren ondorio dela.
Satsek bertan behera utzi du emaginen greba Osakidetzan, profesionalen faltari buruzko negoziazioa ireki ostean
Erizainen sindikatuak ekaina eta uztaila bitartean aurreikusitako lanuzteak geldiarazi ditu, baina ohartarazi du mobilizazioei ekingo diela Euskal Osasun Zerbitzuak plantillak indartzeko neurriak zehazten ez baditu.