Gipuzkoak % 11, 13 hondakin gutxiago bidali du zabortegira
Gipuzkoak % 11, 13 hondakin gutxiago bidali du zabortegira 2014ko lehen lauhilekoan. Emaitza hau 2013ko garai bereko datuekin alderatuta lortu da. Aurten 57.553 tona zabor bidali dira eta iaz 64.761 tona bidali ziren.
Iñaki Errazkinek Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak eman ditu jakitera datu hauek eta herritarren 'konpromisoari' esker lortu direla esan du. Gipuzkoako hondakinen kudeaketa bide onetik doala gaineratu du.
Birziklapenaren eta zaborraren gaikako bilketak 'emaitza bikainak' izan dituztela esan du. Bigarrenaren kasuan emaitza bikoiztu egin da 2014ko lehen lauhilekoan eta 7.058 tona batu dira, iaz garai berean 3.541 tona batu ziren bitartean.
Ingurumen Diputatuak esan duenez aurten zabortegietara 170.000 tona hondakin bidaltzea aurreikusten dute, duela zazpi urte baino % 38,5 gutxiago.
Bide honetatik jarraituz gero Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002 – 2016 Plan Orokorrak markatzen duen % 60a lortzea aurreikusten du.
2016rako 132.000 tona hondakin tratatuko dira Zubietan 2015ean irekiko den hondakinen tratamendu biologikorako eraikinean. Tratatu ezin daitezkeen beste 42.000 tona geldituko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.