Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Orian, bikotekidea mehatxatzeagatik

53 urteko gizonezkoak aizkora bat zuen eskuetan atxiloketaren unean, asteazken gaueko 23:50ean.

53 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lasarte-Orian, Gipuzkoan, bikotekideari irainak eta mehatxuak egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Asteazken gaueko 23:50ean izan da gertakaria. Ertzaintzak Lasarte-Oriako etxebizitza batera gerturatzeko deia jaso zuen, genero indarkeria kasu bat izan zitekeelakoan.

Etxebizitzatik gertu gizon bat aurkitu zuten, eta zeraman aizkora kendu zioten. Ustezko erasotzailearen bikotekidea etxebizitzan zegoen, eta agenteei adierazi zien gizonak irainak eta mehatxuak esan zizkiola.

Gauzak horrela, agenteek susmagarria atxilotu zuten, genero indarkeria delitu bat egotzita. Atxilotua Donostiako Epaitegiaren esku geratu da gaur goizean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X