Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat hil da, autoarekin Aresoko bidezubi batetik erorita

Hildakoa Tolosako bizilagun bat da eta 40 metroko altueratik erori da, inguru latz batera.

Tolosako bizilagun bat hil da auto istripuan bart gauean. Ezbeharra Leitzarango autobian izan da (A-15).  Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, autoa bidezubi batetik erori da, Areso parean, eta 48 urteko gidaria bertan hil da.

22:35 aldera izan da ezbeharra, A-15 autobiako 137,6 kilometroan. Autoa Donostiako noranzkoan zihoan, eta Aresoko bidezubian, bidetik irten eta erreka batera erori da. 40 metroko altueratik amildu da, inguru zail batera.

Altsasuko suhiltzaileek eta Leitzako boluntarioek atera dute gizasemearen gorpua autotik, eta Nafarroako Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egitera.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X