Donostiako Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olatuek piraten abordatze jendetsuari lanak eman dizkiote

Itsas bidaian parte hartu duten ontziek itsaso zakarrari aurre egin behar izan diote. Gauzak horrela, arraunekin esfortzu handia egin behar izan dute itsaslapurrek.
18:00 - 20:00
Kontxan lur hartu dute Donostiako portutik ateratako ehunka piratak

Kontxako badian urtero egiten den piraten abordatzeari lanak eman dizkiote olatuek. Donostiako Aste Nagusiaren ekitaldi erakargarriena bihurtzen ari da.

Donostiako Piratak kolektiboak egitarau alternatiboko ekitaldi bezala planteatu zuen sorreran, baina Gipuzkoako hiriburuaren egitarau ofizialak bere egin du. Goizean zirimiriak eta zeru estaliak abordatzeari ongietorria egin diote.

Arratsaldean euririk ez du egin, baina itsas bidaian parte hartu duten ontziek itsaso zakarrari aurre egin behar izan diote. Gauzak horrela, arraunekin esfortzu handia egin behar izan dute itsaslapurrek kaitik Kontxako hondartzara joateko.

Ehunka lagunek piraten lana jarraitu dute portutik eta hondartzako barandatik. 17:00etan, abordatzea hasi denean, leku bat topatzea ezinezkoa zen.

Aurreneko ontzia 17:20 aldera heldu da hondartzara. Irteera eta helmuga pixkanaka-pixkanaka egin dute ontziek eta ez da ilararik sortu, aurreko urteetan ez bezala.

Gertakari larririk ez

Gurutze Gorriko eta DYAko taldeek abordatzea zaindu dute. Antolakuntzako iturriek azaldu dutenez, ez da gertakari larririk izan eta hipotermiak bakarrik artatu behar izan dituzte.

19:00etan oraindik pirata donostiar batzuk balentria bukatu nahian ari ziren, badian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X