Euskal hiztunen "eguneroko errealitatearen lagin txiki bat": hizkuntza-eskubideen 883 urraketa, 2025ean
Hizkuntza Eskubideen egoerari buruzko txostena aurkeztu du Behatokiak. Ondorio nagusia da "araugintzan errotiko aldaketak" egin ezean, "atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa" dela. Azaldu dutenez, zenbait lanpostu publikotan euskararik ez jakiteak sistema osoak euskaraz funtzionatzea oztopatzen du.
Iaz, guztira 984 intzidentzia jaso ziren Behatokiak eskaintzen duen Euskararen Telefonoaren dei zein zerbitzu telematikoen bidez. Horietatik, 883 kexak izan ziren, hizkuntza eskubideen urraketen berri eman zutenak; 69 zoriontze mezuak izan ziren, eta 32 kontsultak, iradokizunak edota bestelako oharrak.
'Hizkuntza Eskubideen Egoera 2025' txostenean bildu dituzten datuak dira horiek, eta gaur aurkeztu dute dokumentua, Gasteizen, Agurne Gaubeka Behatokiaren zuzendariak eta Garbiñe Petriati teknikariak. Joan den urtean Euskal Herrian zehar hizkuntza eskubideekin zerikusia zuten gertakariak zein hutsuneak arloz arlo aztertzen ditu.
Petriatik aletu ditu datuak, eta gogora ekarri du txostenean jasotzen diren kasuak "errealitatearen lagin txiki bat besterik ez" direla, eta egunerokoan "salatu gabe gelditzen diren urraketak zenbaezinak" direla.
25 urte beteko ditu aurten Behatokiak, eta euskarak lege babesik gabe jarraitzen duela nabarmendu du Gaubekak. Esan duenez, "azken urteetan araudietan lege betebehar falta edo lege betebehar lausoa izateak euskara erabiltzeagatik zapalkuntzak eragin ditu" eta "askotan, hizkuntza eskubideekiko jarduna borondateen araberakoa izaten da".
"Horren adierazgarri da Euskararen Telefonoan jasotako hainbat urraketari erantzunik ere eman ez izana eta 25 urte hauetan eremu batzuetan aurrerapauso nabarmenik eman ez izana, eta, ondorioz, herritarrek salatutako egoerak behin eta berriz errepikatzen dira", erantsi du.
Atalez atal azaldu dituzte hizkuntza eskubideen urraketak. Administrazio publikoari dagokionez, "Euskal Hirigune Elkargoa, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren kasuetan, herritarrek berariaz informazioa eta tramiteak euskaraz nahi dituztela adierazten ibili behar izaten dute oraindik ere". Espainiako Administrazioan "azaleko aldaketa batzuk" egin diren arren, euskararen aitortza "bigarren mailan" dago, eta Frantzian "ukazioa erabatekoa" da.
Petriatiren arabera, zenbait lanpostu publikotan euskararik ez jakiteak zerbitzuak berak ez ezik, sistema osoak ere euskaraz funtzionatzeko izan behar lukeen gaitasuna oztopatzen du, eta azpikontratatutako zerbitzuetan, berriz, hizkuntza betebeharrekiko klausulak falta dira, edo ez-betetzeak kontrolatzeko mekanismoak.
"Araugintzan errotiko aldaketak"
Txostenak jasotzen duen ondorio nagusia da hizkuntza eskubideen aitortzak aurrerapausorik gabe edo atzerapausoekin jarraitzen duela. “Araugintzan errotiko aldaketak planteatu, baliabide material zein ekonomikoetan inbertsio nahikoa egin eta neurri bermatzaileak oinarri bezala ezarri ezean, azken hamarkadetan gertatu diren egoerek errepikatzen jarraituko dute”, esan du Behatokiaren zuzendariak. “Atzerapausoak emateko arriskua gero eta nabarmenagoa da”.
Hori horrela, Behatokiak dei egiten die Euskal Herri osoko herritarrei hizkuntza eskubideen urraketez jabetu, Euskararen Telefonoa erabiliz ahaldundu eta antolatzera, eta euskaltzale aktibo izatera.
Zure interesekoa izan daiteke
Emozioa eta ilusioa herritarren artean eklipsearen ondoren
Euskal Herrian, eguzki-eklipsea emozioz, harriduraz eta jai-giroan bizi izan dute, bereziki fenomenoa ikusteko jende ugari bildu den tokietan. Fenomenoaz gozatzeko aukera izan dutenek esperientzia paregabe eta historikotzat jo dute, ahaztezina.
Euskal Herria liluratuta gelditu da eguzki eklipse historikoarekin
EITBko kamerak euskal geografia osoan zehar egon dira esperientzia honen segundo bakoitza erregistratzeko.
Kontsumok eguzki-eklipsea ikusteko zazpi betaurreko modelo erretiratu ditu, begietako lesioak eragin ditzaketelako
Merkatutik kendutako azken modeloa Mó-ren 2508-RS003 da, Multiopticas markakoa, ilunegia delako.
Bilboko Konpartsak txosnak muntatzen hasi da eta 600 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu Aste Nagusirako
Konpartsek hamar egun izango dituzte Areatza eraldatzeko, abuztuaren 22an Marijaia iritsi baino lehen. Bilboko Konpartsek azpimarratu dute ez dutela inolako erasorik onartuko jaietan, eta babesa adierazi diete manteroei eta ikuskizunetako teknikariei.
61 urteko gizon bat hil da Barakaldoko igerilekuetan
Sorosleek eta larrialdi-zerbitzuek suspertze-maniobrak egin dizkiote bainulariari, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
67 urteko gizon bat hil da Allotz urtegian
Beste bainulari batzuek gizona uretatik atera dute eta bihotz-biriketako bizkortze maniobrak egin dizkiote larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Eklipsearen ostean, gera zaitez zerura begira: Pertseiden izar-jasa dator
Aurtengo Ilberriak bolido distiratsuagoak ikusteko aukera eskainiko du, aurreko urteetan baino argitasun handiagoarekin.
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain zuzenean eskaintzen ari da eklipsea, Bardeatik.