EAE
Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako data proposatu eta onartzen jardun dute elkarrekin.
Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu du Trans Memoriaren Eguna azaroaren 20an ospatzeko dekretua. "Pertsona transak ikusgarri izan daitezen beste urrats bat" dela adierazi dute.
EAEko transexualen memoria gogoratzeko eta aitortzeko data ezartzea du helburu. Horrela, joan den otsailaren 15ean onartutako 4/2024 Legean, genero-identitateagatik ez baztertzeari buruzkoan, aurreikusitakoa garatu du.
Zehazki, lege horren 6. artikuluak euskal administrazio publikoei transen memoria zaintzen eta hedatzen lan egiteko eskatzen die, bai eta memoria jardunaldiak eta aintzatespen-guneak sustatzeko ere.
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Aukeratutako dataren proposamenean hartu dute parte, eta elkarteekin adostu dute.
Gizartea bidezkoago, inklusiboago eta dibertsitatearekiko errespetuzkoagoa izan dadin "konpromiso instituzionala indartzea" du helburu.
Trans Memoriaren Eguneko adierazpenarekin, Eusko Jaurlaritzak genero-identitateagatik diskriminazioa, bazterketa eta eskubide-urraketak jasan dituztenen memoria zaindu nahi du, eta, aldi berean, EAE "pluralago eta demokratikoagoa" izan dadin sustatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera