Hirugarren testak baieztatu du Bonoha ez dagoela kutsatuta
Juliana Bonoha, jatorriz Gineakoa eta pasaporte espainiarra duen erlijiosoa, hirugarren test bat egin du ebolaz kutsatuta ez dagoela ziurtatzeko.
Carlos III Ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez, Bonoha "egoera orokor onean dago eta egonkor hemodinamikoki".
Liberian egin zioten lehenengo proban negatiboa eman zuen. Ondoren, joan den abuztuaren 7an Madrilera heldu zenean egindako bigarren testean ere negatiboa eman zuen, nahiz eta sukar tifoidea diagnostikatu. Orain, berriz, ebolaz kutsatuta ez dagoela adierazten duen hirugarren proba gainditu du.
Adituek diote ez dagoela arriskurik ebolaz kutsatzeko
Espainiako Gaixotasun Infekziosoa eta Mikrobiologia Klinikoko Elkarteak (Seimic) lasaitasunerako mezu bat igorri du gaur: "ez dago arriskurik ebolaz kutsatzeko herritarrentzat".
Rafael Canton Seimc-eko presidenteordeak azaldu duenez, kutsadura emateko "beharrezkoa da kontaktuan egotea gaixoarekin". Hala, arrisku gehien dutenak osasun-langileak dira. Horiek jarraitu beharreko protokoloak ezagutzen dituzte "eta gertakizun hauei aurre egiteko entrenatuta daude".
Bere aldetik, Jose Antonio Perez Molina infektologoak eta Seimc-eko bokalak adierazi du ebola "birus oso mediatikoa" dela, eta beharrezkoa dela lasaitasunerako mezu bat bidaltzea, "ez dagoelako kutsatzeko arriskurik".
Pajares artatu zuten osasun-langileek ezeztatu dute kontrolak egin dizkiotenik
Madrileko Erizainen Elkarteak (AME) ezeztatu du osasun-langileei "etengabeko kontrolak" egiten ari dizkiotenik, eta baieztatu dutenez, egiten duten bakarra da egunero bi aldiz tenperatura hartzea.
Hala gezurtatu ditu Amelia Batanero AMEko bozeramaileak Javier Rodriguez Osasun kontseilariak egindako baieztapenak. Azken honek esan zuen etengabeko kontrolak egiten ari direla ebolarekin kutsatuta daudela baztertzeko eta denek "negatibo" eman dutela.
"Langileei ez zaie inolako kontrol analitikorik egin. Egin duten bakarra da egunero bi alditan tenperatura hartzea", azaldu du Batanerok,
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Jaso ikastolaren eraikin zaharra hustu dute, sute baten ondorioz
Etxerik gabeko hainbat pertsonak erabiltzen zuten eraikina. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu.
36 urteko gizon bat atxilotu dute Pasaian, droga-trafikoagatik
Saltzeko prest zuen hainbat droga atzeman dizkiote. Atxilotuak, gainera, aurretik atxilotzeko agindu judiziala zuen haren kontra.
40 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita
Emakumeak ustezko erasotzailearengandik ihes egitea lortu du. Gizona epailearen esku geratzeko zain dago, ertzain-etxean. Genero-indarkeriaren eremuan sexu-erasoa egitea leporatzen diote.
Erregetako sari potoloak, 06703 zenbakiak, 6,8 milioi utzi ditu Hego Euskal Herrian
Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea, zorioneko herrien artean, Elorrio, Oiartzun, Cordovilla eta Cintruenigorekin batera.
Euskal hiriburuetako kaleetan barrena ibili dira Errege Magoak
Umeek eta helduek kale bazterrak bete dituzte Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Meltxor, Gaspar eta Baltasar ikusi eta gozokiak eskatzeko. Haien laguntzaileekin eta bestelako pertsonaiekin batera desfile koloretsuak egin dituzte, gauean zehar opariak banatu aurretik.
362.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Donostiako Aquariuma 2025ean
Gipuzkoako baliabide turistiko eta kultural bisitatuena da, eta Euskadiko bigarrena, Bilboko Guggenheim Museoaren atzetik.
Ertzain bati droga eskaini zion Oñatiko gozoki denda bateko langile bat atxilotu dute
Miaketan 190 gramo kokaina, 100 gramo haxix eta 11.825 euro atzeman zituzten.
Gizon batek emakume bat hil du Jaenen
Quesadan hildako emakumea eta haren bikotekide ohia, atxilotuta dagoeneko, VioGen sisteman izena emanda zeuden.
Errege Magoak Euskal Herrira iritsi dira
Hotza gorabehera, Errege Magoek ez dute hutsik egin eta ongietorria ematera hurbildu diren haurrak agurtu dituzte. Gaur arratsaldean kaleak ilusioz eta magiaz beteko dira desfilean zehar.
Gripe kasuek % 4 egin dute gora Euskadin Gabonetako ospakizunen osteko astean
Batez besteko intzidentzia 100.000 biztanleko 721 kasukoa da, aurreko astean baino 54 puntu gehiago: 830 Araban, 736 Bizkaian eta 652 Gipuzkoan