Gizon batek emakume bat hil du Jaenen
Quesadan hildako emakumea eta haren bikotekide ohia, atxilotuta dagoeneko, VioGen sisteman izena emanda zeuden.
Elkarretaratzea eta minutu bateko isilunea Jaengo Quesadako udaletxeko ateen aurrean. Argazkia: EFE.
38 urteko emakume bat hilik aurkitu dute igande honetan Quesadan (Jaen), sastakaiz hil izanaren zantzuekin. Haren bikotekide ohia, 61 urteko gizonezko bat, atxilotu egin dute, ustezko erasotzailea delakoan; duela urtebete baino gehiago harremana izan zuen bikotekidearekin. Biak zeuden izena emanda BioGen sisteman, emakumea biktima gisa eta gizona erasotzaile gisa.
Quesadako Udalak elkarretaratzea deitu du eta hiru dolu egun deitu ditu 2026an Espainian izandako lehen hilketa matxistaren aurrean.
Guardia Zibilak zabalik du ikerketa, eta autopsiaren aurretiazko txostenaren zain dago, atxilotuaren mugimenduak berreraikitzen dituen bitartean.