Ziburuko ikastolaren auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ziburuko ikastola berriz ere auzitara eraman du bertako Herriko Etxeak

Dirudienez ez Ikastolak ezta Seaskak ere ez dute inolako gutunik jaso baina, Guy Poulou Ziburuko auzapezak epaiketa lehenbailehen egiteko eskatu du.
18:00 - 20:00
Auzapezak berriro eramango du auzitara Ziburuko ikastola

Ziburuko Udalak auzitara eramango du, beste behin, Ikastola. Oraingon, ordea, Paueko administrazio auzitegian egin du eskaria Ziburuko auzapezak. Oraingoz, ordea, ez Seaskak ezta Ikastolak ere ez dute inolako gutunik jaso.

Guy Poulou auzapezak hartutako erabakiarekin harrituta azaldu da Laida Mujika, Ziburuko Ikastolako lehendakaria, izan ere, auzapezak presazko auzia izan dadila eskatu du.

Mugika atsekabetuta agertu da, izan ere, honen aburuz, Ikastolako haurrak eskolan hasi baina 10 egun lehenago prest daude bai Ziburuko auzapeza baita haren ondoko hautetsiak ere hamabi haur kanpoan uzteko.  Azkenik, gaineratu du, Pouloik nahiago izan duela auzitegira jo, ikastolarekin hitz egitea baino.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X