Ebola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ebolaren kontrako protokoloa aktibatu dute Menorcan

Duela gutxi Afrikatik itzuli den 27 urteko emakume espainiar bat ebolaz kutsatuta egon daitekeela eta, badaezpadako neurriak hartu dituzte.

Menorcako Mateu Orfila ospitaleak ebolaren protokoloa aktibatu du igande arratsaldean, gaixo batek birusa izan dezakeelakoan. Duela gutxi Afrikatik itzuli den 27 urteko emakume espainiar batek ebola zantzuak ditu eta badaezpadako neurriak hartu dituzte.

Emakumeak sei hilabete igaro ditu Senegal eta Guinea Conakry herrialdeen arteko mugan dagoen Kedougou eskualdean, Balear uharteetako Osasun Kontseilaritzak jakinarazi duenez.

Gaixoa gela batean bakartuta daukate, baina laster hegazkin batean Palmako Son Espases ospitalera eramango dute, Balear Uharteetako erreferentzia den ospitalera hain zuzen ere. Bertan, beharrezkoak diren frogak egingo dizkiote ebolaz kutsatuta dagoen ala ez jakiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X