Immigrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40 etorkin desagertu dira Libiako kostatik gertu, ontzia hondoratuta

55 lagun erreskatatu dituzte, baina hondoratzearen unean 95 bidaiari zihoazela adierazi dute bizirik irtetea lortu dutenek.

40 etorkin desagertuta dira Meditarraneoko uretan, Libiako kostatik gertu, ontzia hondoratuta, Italiako kostazainek jakinarazi dutenez.

55 pertsona erreskatatzea lortu dute, baina hondoratzearen unean 95 pertsona zihoazela ohartarazi dute bizirik irtetea lortu dutenek. Italiako Itsas Armadako ontziak ezbeharraren tokira gerturatu dira.

Mediterraneoko uretan hil diren ehunka etorkinen ondorioz, Italiako Gobernuak 'Mare Nostrum' operazioa abian jarri zuen eta geroztik Italiako Armadako ontziek itsasoan patruilatzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X