Ezbeharra, Zarautzen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Taula orkatilara lotzeko soka hautsita zuen surflarietako batek

Taula galdu zuen eta itsas erdian geratu zen, heldulekurik gabe; anaia laguntzen saiatu zen eta itsaso zakarrak biak eraman zituen, lekukoen arabera.
18:00 - 20:00
Ertzaintzaren ikerketa zabalik dago bi anaien gertatutakoa argitzeko

Atzo Zarautzen hildako surflarietako batek taula orkatilara lotzeko soka hautsita zuen, eta, itxuraz, horregatik egin zion ihes taulak; uretan heldulekurik gabe geratu zen eta itsasoa zakar zebilen. Anaia laguntzera joan zitzaion, baina olatuen indarrak biak eraman zituen, eta itsasoan bertan hil ziren. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez,  hautsita zegoen txikotaren muturrean zinta itsaskorra topatu dute, aurretik soka konpontzen ibili izanaren seinale.

Ezbeharra ikertzen ari da Ertzaintza. Hildako bi anaien gorpuak Donostiako Medikuntza Institutuan daude atzotik. Epaileak eta senitartekoek ondorengo orduotan erabakiko dute gorpuei autopsia egin ala ez.

Hileta, bihar

Andres eta Javier Guiberten aldeko hileta elizkizuna bihar, asteartea, egingo da Mendilloriko parrokian. Aurretik, Iruñeko Irache Beilatokira eramango dituzte gorpuak; Andresen gorpua erraustu egingo dute eta Javierrena bere emaztearen herrira, Murillo Longuidara, eramango dute eta hango hilerrian lurperatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X