Mugimendu sismikoak izan dira Andaluzian, denboralearen ondorioz
Arcos de la Frontera. Argazkia: EFE
Hainbat mugimendu sismiko izan dira bart Cadizko mendilerroan eta Malagako probintzian, intentsitate txikiko lurrikarak. Handienak 3,6ko indarra harrapatu du eta kilometro bateko sakoneran izan du hipozentroa.
Espainiako Institutu Geografikoak jasotako datuen arabera, atzemandako lehen mugimendua 01:46an izan da Benaocazen, 2,4 graduko indarra harrapatu du eta 40 kilometroko sakoneran izan du hipozentroa.
Bestalde, Cadizen bertan, 05:56an atzeman dute lehena El Bosque udalerrian: 2,8 graduko indarra harrapatu du eta 4 kilometroko sakoneran izan du hipozentroa.
Malagako probintzian, Jimera de Líbar udalerrian izan da lurrikara handiena, 02:43an: 3,6 graduko lurrikara izan da, eta kilometro bateko sakoneran izan du hipozentroa.
Horrez gain, 2,6 graduko beste bat nabaritu dute udalerri berean, 2,5eko bat Benalaurian, hiru Cortes de la Fronteran (2,2koa, 2,4koa eta 1,6koa), eta 1,5eko bat Juzcarren.
Patricia Navarro Andaluziako Gobernuak Malagan duen ordezkariak atzo bertan esan zuenez, "fenomeno hidrogeologiko normalak dira eurite luze eta gogorrak izan ostean, adituen arabera, eta ez dute egiturazko arriskurik eragiten".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera