Lapurdi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azaroaren 3an kenduko diote argindarra Ziburuko ikastolari

Ikastola eta eskola aldi berean ezin dituztela argindarrez hornitu argudiatuta hartu du erabakia Herriko Etxeak. Horren aurrean, manifestazioa deitu dute azaroaren 8rako.
Ziburuko Kaskarotenea ikastola.
Ziburuko Kaskarotenea ikastola.

Ziburuko Herriko Etxeak Kaskaroteniako ikastolari azaroaren 3an argindarra kenduko diola jakinarazi du. Oraingoan, argudioz aldatu behar izan du, eskola publikoaren lanak amaituak baitira; eta ikastola eta eskola aldi berean ezin dituztela argindarrez hornitu argudiatu du.

Gauzak horrela, Guy Poulou auzapeza urrunegi joan dela iritzita, Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen babesarekin, manifestazioa deitu dute azaroaren 8rako.

Orain arte auzapezak baliatzen zuen argudioa zen Kaskaroteniak eskola publikoaren lanei traba egiten ziela. Kontua da lanak amaituak direla, eta azaroaren hirurako itzultzen direla eskolako ikasleak.

Seaskak sei proposamen egin ditu, eta Sokoakoan du interes handiena. Baina Guy Poulouk aukera bakarra eman die, autopistatik gertuegi eta herritik urrunegi omen dagoen gune bat, eta Seaska ez dago leku hori onartzeko prest.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X