Seaska
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ziburuko ikastolak isuna ordaindu beharko du gaurtik aurrera

Seaskak kanpaina jarri du martxan herritarren artean diru-laguntzak lortu eta eguneko 100 euroko isunari aurre egin ahal izateko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ziburuko ikastolak etorkizun iluna du, ez baitu egoitzarik

Ziburuko (Lapurdi) Kaskatorenea ikastolari gaur amaitu zaio Paueko (Pirinio Atlantikoak) Administrazioko epaile batek ikastola dagoen gunean geratu ahal izateko eman zion zazpi eguneko epea.

Hala, gaurtik aurrera bertan segitzen duten egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaindu beharko dute. Horri aurre egite aldera, Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak kanpaina jarri du martxan herritarren artean diru-laguntzak jasotzeko.

Debekuak debeku, konponbideren bat lortu arte bertan segitzeko asmoa dutela iragarri dute.

Ziburuko Herriko Etxeak ikastola dagoen eremua konpondu nahi du, bertan eskola publikoa jartzeko. Mehatxu gisa, auzapezak ura eta argia kenduko ziola esan zion ikastolari, baina oraingoz ez du halakorik egin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X