Ebola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur jasoko dute sendagiria Teresa Romeroren ingurukoek

Ospitaletik aterako diren pertsonen artean, Javier Limon dago, Teresa Romeroren senarra. Ostegunean, erizain laguntzailearekin harremana izan zuten beste bost pertsona irten ziren.
MAM-eko argazkia: hospital-carlos-iii_
MAM-eko argazkia: hospital-carlos-iii_

Litekeena da Teresa Romero ebola gaixotasunaz sendatutako erizainarekin harremana izan zuten hamar pertsonak gaur, astelehena, sendagiria jasotzea Madrilgo Carlos III ospitalean, ebola birusak garatzeko behar dituen 21 eguneko epea gaindituta.

Ospitaletik aterako diren pertsonen artean, Teresa Romeroren senarra izango da, Javier Limon. Emaztea ebola zuela jakin zenean ospitaleratu zuten.

Erizain laguntzailearekin harremana izan zuten beste bost pertsona ostegunean irten ziren erietxetik: Romerori ilea ebaki zioten ile-apaintzaile bi, ileapaindegira Teresarekin joan zen lagun bat, Alcorconeko osasun etxeko garbitzaile bat eta mediku bat

Horiek denak zaintzapean izan dira ospitaleko botsgarren solairuan, eta gaur sendagiria jasotzea espero duten hamarrak bertan dira.

Horiez gain, jagole bat, lau erizain eta beste lau mediku ere ospitaletik aterako dira, zantzu guztien arabera. Horien artean, Juan Manuel Parra Ramirez Alcorconeko Ospitalean Romero artatu zuen medikua da.

10 pertsona horiekin batera, beste gizonezko batek zaintzapean jarraitzen du, arrisku txikia dagoela uste duten arren, eta lehenengo bi probetan ebolaz kutsatuta ez zegoela atera zen arren. Gizona Romeroren anbulantzia berean eraman zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X