Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arteako lantegi bat jendez hustu dute sute baten ondorioz

Olio-upel batean piztu omen da sua, eta ez da inor zauritu.

Artean xafla industrialak egiten dituen lantegi bat jendez hustu dute sute baten ondorioz, baina ez da zauriturik izan.

Ertzaintzaren bozeramaile batek jakitera eman duenez, sua 10:25 aldera piztu da, olio upel batean.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta eguerdirako kontrolpean zuten sutea, baina bertan geratu dira, badaezpada ere.

Sutearen ondorioz, lanean ari ziren pertsona guztiak lantegitik atera dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X