Noos auziko epaiketako 17 akusatuak
Noos auziaren ahozko epaiketa abiatzeko Jose Castro epaileak kaleratutako autoan 17 lagun akusatu ditu, eta hainbat delitu egotzi dizkie. 17ak jesarriko dira akusatuen aulkian, ez baitago autoaren kontra helegitea aurkezterik.
Hauek dira epaituko dituzten lagunak:
CRISTINA BORBOIKOA.- Espainiako erregearen arrebari 2007-2008 urteetan Ogasun Publikoari iruzur egitea eta bi delitu fiskaletan ezinbesteko laguntzaile izatea egotzi dio epaileak. Herri akusazioak, Manos Limpiasek, bakarrik eskatu du zigorra infantarentzat: zortzi urteko kartzela-zigorra eta bi milioi euroko isuna.
IÑAKI URDANGARIN.- Cristina infantaren senar eta Palmako duke ezkontideari zortzi delitu egotzi dizkiote: influentzia-trafikoa, bidegabeko eralgitzea, prebarikazioa, iruzurra, maula, faltsutzea, Ogasunaren kontra aritzea eta kapitalak zuritzea. Ustez Noos institutua eta haren inguruan sortutako enpresak erabili zituen Balear Uharteetako, Valentziako eta Madrilgo erakunde publikoen funtsak arpilatzeko. Fiskaltzak 19,5 urteko kartzela-zigorra eskatu du berarentzat; Manos Limpiasek, 26,5 urtekoa.
DIEGO TORRES.- Noos Institutuan Urdangarinen bazkidea izandakoa. Prebarikazioa, iruzurra, influentzia-trafikoa, bidegabeko eralgitzea, Ogasunaren kontrako aritzea, faltsutzea, maula eta zuritzea egotzi diote. 16,5 (Fiskaltza) eta 22,5 (Manos Limpias) urte arteko kartzela-zigorra eskatu dute Torresentzat.
JAUME MATAS.- Balear Uharteetako presidente eta PPko burua eta Ingurumen ministro ohiari lau delitu leporatu dizkiote: prebarikazioa, bidegabe eralgitzea, influentzia-trafikoa eta iruzurra. Noos institutua Legearen aurka kontratatu izana egotzi diote. Matas preso dago gaur egun Palma Arena auziarengatik. 11 urteko espetxe-zigorra eskatu dute berarentzat.
ANA MARIA TEJEIRO.- Diego Torresen emazte eta Noos Institutuko pertsonal burua. Senarrari egotzitako delitu berak leporatu dizkio Manos Limpiasek eta 19 urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du. Fiskaltzak dezente murriztu du eskaera, kapital zuritzea baino ez baitio egotzi (bi urteko zigorra).
MARCO ANTONIO TEJEIRO.- Torresen koinatua eta Noos Institutuko kontularia. Bidegabeko eralgitzeagatik, faltsutzeagatik, maulagatik, influentzia-trafikoagatik, kapital zuritzeagatik eta prebarikazioagatik epaituko dute. Fiskaltzak bi urteko espetxe-zigorra galdegin du berarentzat, gertakariak aitortu zituela argudiatuta. Manos Limpiasek 11 urteko eskaera egin du.
MIGUEL TEJEIRO.- Marco Antonioren anaia eta Noos Institutuko idazkaria. Manos Limpiasek bakarrik eskatuta epaituko dute, influentzia-trafikoa, maula, iruzurra eta kapitalen zuritzearen delituak egin izana egotzi diote eta 11 urteko kartzela-zigorra eskatu dute.
SALVADOR TRINXET.- Noos eta haren inguruan sortutako enpresak sortzeko Urdangarinek eta Torresek izan zuten aholkulari fiskala. Ogasunari enpreson irabaziak zelan ezkutatu esan omen zien biei. Manos Limpiasek bakarrik eskatu du haren kontrako zigorra: 3 urte, kapitalak zuritzeagatik.
JOSE LUIS "PEPOTE" BALLESTER.- Balear Uharteetako Kirol zuzendari nagusi ohia eta Palmako dukeen laguna. Ikerketan lagundu duenez, zigor-eskaera murriztu diote, eta bi urteko zigorra galdegin dute, bidegabeko eralgitzea, prebarikazioa, faltsutzea eta iruzurra egotzita.
GONZALO BERNAL.- Illesport Fundazioko zuzendaria. Noos Institutua modu irregularrean kontratatu zuela uste dute akusazioek, eta prebarikazioa, faltsutzea, iruzurra eta influentzia-trafikoa egotzi dizkiote. Zortzi eta 11 urte arteko kartzela-zigorra ezar diezaiokete.
JUAN CARLOS ALIA.- Ibatur Balear Uharteetako Turismo Institutuaren zuzendari izandakoa. Prebarikazioa, bidegabe eralgitzea, iruzurra, maula eta influentzia-trafikoa delituak egotzi dizkiote Noos institutuari turismoaren eta kirolaren inguruko bi jardunaldi antolatzeko eskatzeagatik. Lau eta 11 urte bitarteko zigor-eskaera dago haren kontra.
MIGUEL ANGEL BONET.- Ibaturreko idazkari ohia. Aliari egotzitako delitu berak leporatu dizkiote. Fiskaltzak 5,5 urte eskatu du berarentzat, eta Manos Limpiasek, 13.
LUIS LOBON.- Valentziako Turismo idazkaria. Honako delituak egotzi dizkiote: prebarikazioa, faltsutzea, bidegabeko eralgitzea eta influentzia-trafikoa. Noos Institutua kontratatu zuen Valencia Summit jardunaldiak antolatzeko eta Europako Joku Olinpikoak Valentziaren hautagaitza sustatzeko. Zortzi-hamaika urte arteko kartzela-zigorra eskatu dute Lobonentzat.
JOSE MANUEL AGUILAR.- Valentziako Arteen eta Zientziaren Hiriaren zuzendari ohia. Luis Loboni egotzitako delitu berak egotzi dizkiote. Manos Limpiasek 11 urteko eskaera egin du eta Fiskaltzak, 6koa.
JORGE VELA.- Valentziako Finantza Institutuaren zuzenari ohia. Lau delitu egotzi dizkiote eta Aguilarrentzat eskatutako zigor bera eskatu dute harentzat.
ELISA MALDONADO.- Valentziako Arteen eta Zientziaren Hiriaren arduradun juridikoa. Honi ere lau delitu leporatu dizkiote eta 8-11 urte arteko kartzela-zigorra ezar diezaiokete.
MERCEDES COGHEN.- Madril 2016 hautagaitzaren kontseilari delegatua izandakoa. Noos Institutuaren ondorengoa izan zen Gizarte Integraziorako, Kulturarako eta Kiroletarako Fundazioari 114.000 euro emategatik bidegabeko eralgitzea, faltsutzea, prebarikazioa, iruzurra eta influentzia-trafikoa egotzi dizkiote. Fiskaltzak 6,5 urteko kartzela-zigorra eskatu du, Manos Limpiasek, 9.
>
Zure interesekoa izan daiteke
Atzeratu egin da patinete elektrikoek nahitaezko asegurua izateko neurria, erregistroaren eraginkortasun ezagatik
Urtarrilaren 2rako aurreikusita zegoen erregistroa oraindik ez dago martxan. Horrek, beraz, atzeratu egiten du mugikortasun pertsonaleko ibilgailuetarako aseguruaren derrigortasuna.
Hiru pertsona hil dira Madrilen, etxebizitza batean piztutako sutean
Biktimetako bi kea arnasteagatik hil dira, eta hirugarrena erredurengatik.
Ikerketek genero-indarkeriako testuinguru batean kokatzen dute Fuenmayorgo parrizidioa
Familiako genero-indarkaria gertakari batean, 19 urteko gazte batek ustez bere aita hil zuen arma zuri batekin, abenduaren 31ko arratsaldean.
2025: Tragediak markatutako urtea errepideetan, batez ere Nafarroan
2025ean 90 pertsona hil dira trafiko istripuetan; horietatik, 47 Nafarroan.
ONCEren Gabonetako sari bereziak 2 milioi euro banatu ditu Euskadin
Bost kupoi saritu dituzte lehen sariarekin. Horietako lau Bilbon saldu ditu Elvis Samuel Cruceta Piña saltzaileak, eta 1,6 milioi euroko saria izan dute. Irunen, Yon Viega Rodriguezek 400.000 euroko sari bat eman du.
Urteberriko desioak, beteko ote dira?
Urte berria hastearekin batera, bakea, osasuna, lana, maitasuna eta horrelako eskaerekin batera, kasu askotan beteko ez ditugun promesekin betetzen zaigu ahoa. Hori bai, denok aurreko urtea baino hobea izatea nahiko genuke.
77 urteko gizon bat erreskatatu dute Aralar mendilerroan
Gizona arin zauritu da, erorikoa izan ostean, eta osasun-zentro batera eraman dute.
68 urteko gizon bat desagertu da Erriberrin, adinekoen egoitza batetik paseatzera atera ostean
Foruzaingoak abenduaren 31ko arratsaldean ekin zion bilaketari, eta gaur hainbat talde operatibo batu zaizkio.
Gizonezko mendizale bat hil da Huescan, elur-jausi batek harrapatuta
Guardia Zibilak Zaragozako 54 urteko gizonezkoaren gorpua erreskatatu du, Huescako Pirinioetako Urdiceto inguruan.
Gizon bat atxilotu dute Bergarako taberna bateko arduradunari labanaz eraso egitea leporatuta
Antza denez, biktimak kontsumizio bat zerbitzatzeari uko egin dio eta lokalera sartzeko debekua zuela ohartarazi dionean gertatu da erasoa.