Noos auziaren kronologia
2010ean hasi ziren Noos Institutuaren ekintza ekonomikoak ikertzen, Palma Arena auziaren barnean aparteko auzi bezala. Ordutik hona, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita, epailearen aurrean inputatu gisa birritan izan da Iñaki Urdangarin Palmako dukea.
Hona hemen Noos auziaren gertakari nabarmenenak:
2010
- Uztailak 22: Jose Castro 'Palma Arena' auziaren epaileak Noos Institutuaren gaineko ikerketa abiatu zuen, Illesport Fundazioarekin 2005ean eta 2006an sinatutako hitzarmenak argitzeko.
2011
- Uztailak 11: Diego Torres Noos Institutuko presidenteorde ohiak inputatu gisa deklaratu zuen.
- Azaroak 7: Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak aginduta, Noos Institutuaren egoitza miatu zuten, Bartzelonan.
- Azaroak 11: "Errugabea" dela defendatuko duela iragarri zuen Urdangarinek.
- Abenduak12: Ekitaldi ofizialetatik at utzi zuten Urdangarin.
- Abenduak 29: Sumarioaren sekretua bertan behera utzi zuen epaileak.
2012
- Urtarrilak 4: Urdangarin ikertzeko gai ez dela esan zuen Auzitegi Nazionalak.
- Urtarrilak 10: Jaume Matas Balear Uharteetako presidente ohia inputatu zuten.
- Otsailak 7: Manos Limpias sindikatuak prozesuan akusazio partikular gisa aurkeztuko zela iragarri zuen.
- Otsailak 18: Jose Luis "Pepote" Ballester Balear Uharteetako Kirol zuzendari nagusi ohiak esan zuen Urdangarinek eta Matasek hitzartu zituztela kontratuak.
- Otsailak 25 eta 26: Noos Institutuaren kudeaketarekin zerikusirik ez duela esan zuen Urdangarinek.
- Martxoak 2: Inputatuen eta lekukoen deklarazio "konplexuak" bideoz grabatzea agindu zuen epaileak.
- Martxoak 14: Epailearen arabera, Iñaki Urdangarinek Noos Institutuaren kontrola zuen, Diego Torresekin batera.
- Martxoak 22: Cristina infanta inputatzeari uko egin zion epaileak.
- Apirilak 17: Diego Torresek mezu elektronikoak eman zizkion epaileari. Dirudienez, dokumentu horiek erregearen eta infantaren inplikazioa egiaztatzen dute.
- Urriak 31: Mario Pascual Vives Urdangarinen abokatuak esan zuen ez zuela Fiskaltzarekin akordiorik lotu.
- Azaroak 21: Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 8,2 milioi euroko bermea eskatu zuen Urdangarinentzat eta Torresentzat.
2013
- Urtarrilak 12: Noos Institutuko arduraduna Urdangarin zela egiaztatzen duten mezu elektronikoak aurkeztu zituen Torresek.
- Urtarrilak 21: Epaileak Urdangarin eta Torres auzipetu zituen, ustezko iruzur fiskala leporatuta.
- Urtarrilak 24: Torresen abokatuaren arabera, erabaki guztiak Carlos Garcia Revenga infanten idazkariarekin eztabaidatzen zituzten.
- Urtarrilak 26: Errege Etxeak Urdangarinen gaineko aipamenak ezabatu zituen bere webgunetik.
- Urtarrilak 30: Epaileak 8,1 milioi euroko fidantza ezarri zien Urdangarin eta Torresi.
- Otsailak 11: Ikerketaren arabera, Madrilgo Udalak 120.000 euro eman zizkion Noos Institutuaren oinordekoari, Madril 2016 ekimena bultzatzeko.
- Otsailak 16: Torresen arabera, Cristina infantak eta Errege Etxeak Institutuaren ekimenen berri zuten.
- Otsailak 17: Fontauko kondeak Kultura, Kirol eta Gizarte Integrazio Fundazioa eratzen ez zuela lagundu berretsi zuen.
- Otsailak 23: Errege Etxeak bere ekintzen berri ez zuela adierazi zuen Urdangarinek. Diego Torresek aurkeztutako mezu elektronikoak legez kanpo daudela defendatuko zuela esan zuen haren abokatuak.
- Martxoak 14: Castro epaileak atzera bota zituen Urdangarinek eta Diego Torresek bermearen aurka jarritako helegiteak.
- Martxoak 19: Gonzalez Ponsek epailearen aurrean ukatu zuen Noos Institutuari ordainketarik egin izana.
- Martxoak 20: Mercedes Coghen Madril 2016 ekimeneko kontseilari delegatu ohiak berretsi egin zuen epailearen aurrean Urdangarinek 120.000 euro jaso zituela aipatu proiektua sustatzeko.
- Martxoak 22: Urdangarin bere izenagatik eta harremanengatik kontratatu zutela onartu zuten hiru enpresak.
- Martxoak 27: Diego Torresek Urdangarinen mezu elektroniko gehiago utzi zituen epailearen esku, Cristina infanta ere Noos auzian nahasita zegoela frogatzeko asmoz.
- Apirilak 3: Jose Castro epaileak Cristina infanta auzipetu zuen.
- Apirilak 5: Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak errekurtsoa jarri zuen infantaren inputazioaren aurrean. Horrenbestez, epaileak Cristinaren deklarazioa behin-behinean bertan behera utzi zuen.
- Apirilak 8: Qatarren lanpostu bat lortu zuela jakinarazi zion Urdangarinek erregeari.
- Maiaitzak 13: Palmako Auzitegiak bertan behera utzi zuen Cristina infantaren inputazioa.
- Maiatzak 17: Cristina infantaren kasuan, Estatuko Abokatutzak ez zuen delitu fiskalik ikusi.
- Maiatzak 24: Castro epaileak Cristina infantaren errenta aitorpenak auzian sartzea erabaki zuen.
- Ekainak 14: Zerga Agentziak argitaratutako txosten baten arabera, Cristina infantak 1,43 milioi euro lortu zituen ondasunak salduta. Infantak ezeztatu egin zituen datu horiek.
- Irailak 24: Valentziako Justizia Auzitegiak Rita Barbera eta Francisco Camps epaitzeko eskumena ez duela adierazi zuen, eta ikerketa Mallorcako Epaitegira bidali zuen bueltan.
- Azaroak 4: Erregeak infantari egindako mailegua ez ikertzea erabaki zuen epaileak. Bitartean, Urdangarin eta Diego Torresen hainbat ondasun bahitu zituen, tartean Palmako duke-dukesek Bartzelonan zuten etxearen erdia.
- Azaroak 14: Fiskaltza Cristina infanta inputatzearen aurka agertu zen.
- Azaroak 19: Zerga Agentziaren arabera, Aizoonek 281.109 euroko iruzurra egin zuen 2007tik 2010era bitartean.
2014
- Urtarrilak 7: Castro epaileak Cristina infanta inputatzea erabaki zuen, dirua zuritzea eta iruzur egitea egotzita.
- Otsailak 8: Cristina infantak inputatu gisa deklaratu zuen Palmako Auzitegian. Sei orduko galdeketan, Juan Carlos I.a erregearen alabak Aizoon enpresaren kudeaketarekin zerikusirik ez zuela adierazi zuen, eta senarrarengan "konfiantza osoa" zuela gaineratu zuen.
- Otsailak 10: Urdangarinentzat 10 eta 19 urte arteko espetxe zigorra eskatzea aztertzen ari zela esan zuen Fiskaltzak.
- Ekainak 25: Castro epaileak Noos auziko ikerketa amaitu zuen, eta Cristina infanta eta Iñaki Urdangarin senarra auzipetu zituen.
- Ekainak 26. Horrach fiskalak helegitea jarri zion infantaren inputazioari.
- Azaroak 7. Palmako Auzitegiak berretsi egin zuen infantaren inputazioa, bi delitutan ustez kolaboratzaile izateagatik.
- Abenduak 9. Urdangarinentzat 19 urteko kartzela-zigorra eskatu zuten.
- Abenduak 22. Infanta Cristina epaitzea erabaki zuen Castro epailek. Guztira, 17 inputatu eseriko ditu akusatuen aulkian.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.