Eguesibarko Udalak Sarrigurengo hilketa salatzeko hiru dolu egun ezarri ditu eta gaitzespen bilkura deitu du gaurko
Bozeramaileen Batzordeko talde guztiek adierazpen instituzionala onartu dute hilketa matxistaren kontra, baita indarkeria matxista adierazpen ororen kontra ere. Gertatutakoa "erabat gaitzetsi" eta euren haserrea adierazi dute. Elkarretaratzea 17:00etan egingo dute udaletxearen aurrean.
Udaleko ordezkariek minutu bateko isilunea egin dute. Argazkia: EITB
Eguesibarko Udalak "erabat gaitzetsi" du atzo Sarrigurenen izandako hilketa matxista. Gizon batek emaztea hil eta ama larri zauritu zuen. Udalaren Bozeramaileen Batzordeak urgentziazko bilera egin du goizean, eta talde politikoek adierazpen instituzionala adostu dute, hilketa gaitzesteko.
Xuriñe Peñas alkateak irakurri du idatzia. Udalak "sumindura eta erabateko gaitzespena" erakutsi ditu bertan, eta "indarkeria matxistaren adierazpen guztiak" salatu ditu. Horien aurrean, herritarrei "rol aktiboa" izateko deia egin die, onartezinak baitira.
Udalak hiru dolu egun ezarri ditu "erabateko gaitzespena" adierazteko, eta herritarrei dei egin die gaur, larunbata, 17:00etan udaletxe aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko.
Halaber, babesa adierazi die biktimen senideei, eta euren esku utzi ditu Udalaren baliabide guztiak.
Azkenik, Eguesibarko talde feministek astelehenerako, 19:00etan, Sarrigurengo Foruen plazan egingo duten bilkura babestu du Udalak, eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera