Abortatzeko eskubidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabeen % 12k bakarrik abortatzen dute gurasoen baimenik gabe

Tratu txarrak jasateko arriskuan daudela edo familian babesik ez dutela argudiatzen dute gurasoei baimenik eskatzen ez dieten neskatoek.
Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazio bat, Bilbon. EiTB
Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazio bat, Bilbon. EiTB

Espainiako Gobernuak abortatzea galarazi nahi die gurasoen baimena ez duten adingabeei. Estatistiken arabera, baina, 16 eta 17 urteko neskato gehienak gurasoekin batera joaten dira haurdunaldia etetera, eta bakarrik joaten direnek tratu txarrak jasateko arriskuan daudela argudiatzen dute.

Haurdunaldia Eteteko Klinika Baimenduen Elkarteak (ACAI) azaldu duenez, adingabeen % 87,62 gurasoekin edo tutore legalekin batera joan ohi dira abortatzera. Gainerako % 12,38k baimena eskatu gabe abortatzen dute, tratu txarrak pairatzeko arriskuan daudela, familian babesik ez dutela, gurasoak espetxean daudela, herrialdean bakarrik bizi direla edo gurasoek eurek alabekin abortatzera joan nahi ez dutela argudiatuta.

"Datu horiek erakusten dutenez, oso gutxi dira gurasoen baimenik gabe abortatzen duten adingabeak, eta, gainera, oso kalteberak dira; horrenbestez, salbuespen hori [baimenik gabe abortatu ahal izatea] kentzen badiete, klandestinitatera zigortuko dituzte, horien bizia arriskuan jarrita”, azaldu zuen Francisca Garcia ACAIko presidenteak, azaroan inkesta horren emaitzak aurkeztu zituenean.

Horren ildotik, egun indarrean dagoen legea aldatzeko arrazoirik ez dagoela esan zion orduan Garciak PPri, eta sexuari buruzko hezkuntza indartzeko eta emakume kolektibo horri laguntzeko estrategia zehatzak sustatzeko deia egin zion.

Zure interesekoa izan daiteke

TSJPV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Administrazioak azpikontratutako enpresei ezarritako hizkuntza-eskakizunak baliogabetu ditu Euskadiko Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak partzialki onartu du CCOO sindikatuak aurkeztutako helegite bat, eta bertan behera utzi ditu administrazio orokorrean eta atxikitako entitateetan hizkuntza erabiltzeari buruz Eusko Jaurlaritzak 2023an onartutako zenbait irizpide. Epaimahaiak argudiatu duenez, hizkuntza ofizial batek ezin du bestearen gaineko lehentasunik izan, eta azpikontratatutako langileei eta funtzionarioei ezin zaie hizkuntza-eskakizun bera eskatu.

Gehiago ikusi