Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru familia etxetik aterarazi dituzte Soraluzen, sute bat dela eta

Baliteke gaizki itzalitako puru batek eragin izana, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Hiru familia euren etxeetatik irtenarazi dituzte Soraluzeko (Gipuzkoa) eraikin batean sute bat piztu eta gero. Baliteke gaizki itzalitako puru batek eragin izana, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Gertaera 17:50ean jazo da, Soraluzeko Gabolatz kalean, 8 zenbakiaren parean, sute bat piztu denean.

Hori dela eta, Ertzaintzako eta Suhiltzaileetako zenbait kide bertaratu dira eta han zeuden bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte. Larrialdi zerbitzuek lanean jarraitzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X