Algortako jatetxe batean gertatutako eraso homofoboa salatu dute
Kitzikan sexu askapenerako elkarteak Algortako jatetxe batean gertatutako eraso homofobo baten berri eman du gaur. Elkarte horretako kide bat modu bortitzean kolpatu zuten atzo, 17:30etan, eta erietxera eraman behar izan zuten, begian zauriak eta buruan kolpeak zituela.
Erasoa salatzeko, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Algortako Telletxe plazan. EHGAMek bat egin du deialdiarekin.
Elkarteak bidalitako oharraren arabera, atzo arratsaldean, talde horretako kidea Algortako Bikain jatetxean zegoela, egin zuten erasoa. “Algortako eta Euskal Herriko kaleak, matxista eta homofoboentzako kale arriskutsuetan nahi ditugu bihurtu”, Kitzikanen esanetan.
Biktima jatetxe bateko terrazan zerbait hartzen ari zenean jazo zen erasoa. Antza, ezagutzen zuen gizonezko bat hurbildu zitzaion eta irainak egin zizkion homosexuala izateagatik. Borrokan hasi ziren biak eta erasotzaileak aulki bat jaurti zion. Ertzaintza jatetxera heldu zenean erasotzailea joanda zegoen jada.
Erasoaz gain, aldean zuen gerriko poltsa lapurtu ziotela ere salatu du biktimak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru pertsona hil dira Tenerife hegoaldean, itsas kolpe baten ondorioz
Hildakoak lau izan litezke, baina oraindik ez dute baieztatu zenbat diren. Gainera, bihotz-biriketako geldialdia izan duen pertsona bat helikopteroz eraman dute ospitalera, eta beste hiru lagun zauritu dira.
Biriatuko ordainlekua itxita egongo da asteartetik asteazkenerako gauean, A-63 errepideko obrak direla eta
Abenduaren 9an itxiko dute, 21:00etan, eta 10ean irekiko dute berriro, 06:00etan. AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailu eta kamioiak Irunen atera beharko dira.
Gizon bat larri zauritu da Iruñeko Aranzadiko komentu abandonatuan, eskailerako zulotik erorita
Iruñeko Udaltzaingoak ingurua hesitu du eta erorikoaren arrazoiak ikertzen ari da.
Ireki dute A-15 errepidea Iruñerako noranzkoan, kamioi baten matxuragatik itxita egon ostean
Villabonan kamioi batek matxura izan du, eta errepidea erabat itxi behar izan dute, kamioia erretiratu arte. Zirkulazioa N-I errepidetik bideratu dute.
Donostiako Ospitaleko sukaldean sartu gara: honela prestatzen dituzte otorduak
120 pertsona aritzen dira gosariak, bazkariak eta afariak eltze erraldoietan prestatzen, eta plater bakoitza pazientearen beharretara egokitzen dute. Sukalde bereizi bat dute alergiak eta intolerantziak dituzten gaixoentzat. Logeletatik bueltan datozen erretiluak hustu eta gero, dena garbitzen dute hurrengo otordurako.
Ehun ibilgailu baino gehiago identifikatu dituzte Buesa Arena ondoan hainbat pertsonak egindako hitzordu masibo batean
Guztira 23 ibilgailu salatu eta 124 pertsona identifikatu dituzte.
Surflari bat hil da Donibane Lohizuneko uretan
Ezbeharra atzo gertatu zen, lau metrotik gorako olatuak zeudenean. Beste surflari batzuk hari laguntzen saiatu ziren, baina itota hil zen.
Gizon bat atxilotu dute Sevillan, emaztea hiltzea egotzita
Hilotzak arma zuriz egindako indarkeria zantzuak zituen.
Talde kriminal bat desegin du Ertzaintzak, Oiartzungo eta Leaburuko etxebizitzetan lapurtzeagatik
Atxilotuak, 20, 23 eta 24 urtekoak, ertzain-etxean daude, epailearen esku uzteko zain.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, giza hilketa saiakera egotzita, gizon bati puntzoi batekin eraso egin ondoren
Manuel Iradier kalean jazo da erasoa, inguruko taberna batean liskarra izan ostean. Zauritua, 33 urtekoa, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.