Tragedia Mediterraneoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

400 etorkin hil dira Italiako kostaldera iristeko saiakeran

“Gizon gazte ugari, litekeena da mutikoak izatea”, desagertu dira, Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi duenez. Bizirik atera diren ehun bat etorkinen testigantzak bildu dituzte.
18:00 - 20:00
400 etorkin hil omen dira itota, ontzia hondoratuta

400 bat etorkin desagertu dira Mediterraneoko uretan, Italiara iristeko saiakeran, Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak jakitera eman duenez. Antza denez, ontzia hondoratu da. Italiara heldu diren ehun bat etorkinen testigantzak aipatu ditu Save the Childrenek.

“Gizon gazte ugari, litekeena da mutikoak izatea”, desagertu dira, gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi duenez. Dirudienez, Libiatik abiatu eta 24 ordu geroago hondoratu da ontzia.

Italiako kostazainek 8.500 bat etorkin erreskatatu dituzte iragan ostiraletik, Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR) jakinarazi duenez. Tragedia berriak saihesteko Mediterraneoan zaintza areagotzea eskatu du ACNURek.

Bestalde, apirilaren 11tik 13ra bitartean 5.100 etorkin baino gehiago heldu dira 18 ontzitan, Save the Childrenek azaldu duenez. Etorkin horien artean, 450 inguru umeak ziren, horietatik 317 nagusi baten laguntzarik gabe bidaia egiten ari ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X