Hondoratutako ontziaren kapitaina eta tripulatzailea, espetxera
Iragan igandean Libiatik gertu hondoratu zen ontziko kapitaina eta tripulatzailea espetxera bidali dituzte Italiako fiskalek. Prebentzioko espetxeratzea agindu dute fiskalek. Mediterraneoan urperatutako ontziak 850 etorkin baino gehiago zeramatzan eta orain arte 28 hildako topatu dituzte.
Tragediatik bizirik atera zirenek ontziko kapitaina identifikatu dute; izan ere, etorkinen artean nahasten saiatu zen ez nabarmentzeko. Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren arabera, orain arte Mediterraneoko uretan gertatu den tragediarik larriena da.
Bangladesheko gazte batek bi atxilotuak identifikatu zituen. Gaztea zuzenean Siziliara eraman zuten helikopteroz igandean. Gainerako 27 pertsonak Cataniako portura heldu ziren astelehen gauean, Italiako Itsas Armadaren ontzi batean.
Tunisiar bat eta siriar bat
Cataniako Fiskaltzak jakitera eman duenez, Mohamed Ali Malek 27 urteko tunisiarra ontziaren ustezko kapitaina da, eta Mahmud Bikhit 25 urteko siriarra arrantza-ontziaren tripulatzailea da. Ontzia larunbatean abiatu zen Tripolitik.
Hondoratzearen erruduna izatea, hilketa eta legez kanpoko immigrazioa bultzatzea egotzi dizkiote komandanteari. Tripulazioko kideari, ostera, legez kanpoko immigrazioa bultzatzea leporatu diote soilik.
Biak kartzelara eraman dituzte dagoeneko, eta datozen orduetan epaileak kautelazko neurriak berrestea espero da, Il Corriere della Sera egunkariak jakinarazi duenez.
Talkaren hipotesiak indarra hartu du
Bien bitartean, bizirik atera zirenen testigantzari esker gertatutakoa argitzeko lanean ari da Giovanni Salvi Cataniako fiskala. Orain arte etorkinak ontziaren alde batean pilatu eta ontzia hondoratu zela azaldu dute iturriek.
King Jacob Portugalgo merkantzia-ontziaren aurka nahita talka egin zuela dio beste hipotesi batek orain. Portugalgo ontziak erreskatean eskarmentua zuen; izan ere, Italiako kostazainekin elkarlanean beste ezbehar batzuetan parte hartu du.
Bertsio berdina azaldu zion Carlotta Sami Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren bozeramaileak Adnkronos albiste-agentziari, bizirik atera ziren pertsonekin hitz egin eta gero.
Bizirik atera ziren pertsonen testigantza aipatuz etorkinak 850 zirela adierazi du Fiskaltzak. Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak asteartean eman zuen kopuru berdina da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.