Lehen Jaurlaritza osatu zen eguna jaiegun izango da 2016an
Urriaren 7a, Jose Antonio Agirre buru zuen lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zen eguna, jaieguna izango da 2016an, egun historikoaren 80. urteurrena dela eta.
Gobernu bileran onartuko dute, datorren astean, hurrengo urteko lan-egutegia, eta berritasunik nabarmenenak dira urriaren 7a eta azaroaren 1a "aldi baterako" jaiegun izango direla.
Gainera, hurrengo urtean, martxoaren 19an (San Jose) ez da jaieguna izango, aurten ez bezala. Maiatzaren Lehena (Langilearen Eguna) eta abenduaren 25a ere ez dira jaitzat hartuko, igande izango direlako.
Hala, "egun baliogabeak, ordaindutakoak eta berreskuragarriak" urtarrilaren 1a, urtarrilaren 6a, martxoaren 24a, martxoaren 25a eta martxoaren 18a izango dira.
Halaber, jaiegun izango dira uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 7a, urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 6a eta 8a.
Lau jaiegun astelehen eta ostiral izango dira. Horrez gain, bi asteazkenetan ere ez da lan egin beharko, eta abenduaren 6a eta 8a asteartea eta osteguna izango dira.
Aipatutakoez gain, tokian tokiko bi jaiegun ere izango dira, baina udal bakoitzeko bilkuretan erabaki beharko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Sexu- eta genero-identitateari buruzko kontsultak izan dira nagusi LGTBIQ+ pertsonen arretarako euskal zerbitzuan
Berdinduk sendotu egin du bere erreferentzia-papera, 2025ean ia 600 arreta eta familiei laguntza gehiago emanez.
Euskadi nanomedikuntzan erreferente izango da Europan eta munduan, hidrogel adimentsuak ekoiztuta
Alor biosanitarioan ere, Euskadik erreferentea izan nahi du Europan eta Munduan. Horretarako, Arabako Teknologia parkeko I+MED enpresak hidrogel adimentsua garatzen ari da, eta Eusko Jaurlaritzak 72 miloi euroko inbertsioa egingo du proiektu horretan.
Ramon Zallo EHUko katedradun, idazle eta artikulugilea hil da, 77 urte zituela
Lan askoren egile izan da Zallo. Ekonomiari, kulturari eta kultura- eta komunikazio-politikei buruzko artikulu ugari kaleratu ditu, baita kutsu soziopolitikokoak ere. Hamaika liburu argitaratu zituen, azkena 'Retrovisor y bisturí' (Alberdania, 2025), azken 60 urteei buruzko memoria kritikoko ariketa.
ETB3 ixteko erabakian atzera egiteko eskatu diote hainbat eragilek EITBri: "Kalte atzeraezina sor diezaioke euskarari"
Erabakiak gizartean "eztabaida" sortu duela "jakitun", EITBren zuzendaritzak iragarri du neurri horren aurka agertu diren eragileekin bilduko dela datozen egunotan, "jarrera irekiarekin", zerbitzu publikoan oinarritutako "estrategia azaltzeko".
Ane Elordi: "Mezuen egileak ez ditugu botoa nori ematen dioten arabera aukeratzen, euskararen alde egiten duten lanagatik baizik"
Aitor Estebanek egindako adierazpenei erantzunez, Korrikaren koordinatzaileak nabarmendu du aniztasuna erakutsi nahi izan dutela, lurralde guztietako eta jatorri ezberdinetako pertsonak aukeratuta, "euskara ama hizkuntza izan zein ez".
AEK-k nabarmendu du Euskal Herriak "era masiboan" erakutsi duela euskara garela eta euskara izan nahi duela
24.a "Pizkundearen Korrika" izan dela azpimarratu du Ane Elordik, "pizkunde berri baterako lehen txinparta", eta adierazi du horixe islatu nahi izan dutela mezua Euskal Herriko zazpi gazteren esku utzita.
Aste Santuko trafikoa: Saihestu beharreko puntuak eta orduak
Aste Santuko Trafiko Operazio Berezia apirilaren 1ean jarriko dute abian, 15:00etan, eta apirilaren 6ko 21:00ak arte egongo da indarrean. Azken egun horretan, Itzuliaren hasierak are gehiago korapilatuko du errepideetako egoera. Aurreikusi dutenez, 540.000 joan-etorri izango dira Aste Santuan.
Jaurlaritzak webgune baten bidez zabalduko du abuztuaren 12ko eguzki eklipsearen gaineko informazioa
Eklipsearen inguruan sortzen den informazio guztia herritarren eskura jarriko dute eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialaren bidez. Aurkezpen ekitaldian, Aranzadiko kide Virginia Garciak azpimarratu du, eklipsea ikusteko, betaurreko homologatuak erabili behar direla eta leku egokiak aukeratu behar direla.
Aurreko urtean baino 6.700 haur gutxiago matrikulatu ziren 2024-25 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan
Eustaten inkestaren arabera, nabarmen ugaritu dira Lanbide Heziketako matrikulazioak, aurreko ikasturtean baino 2.842 lagun gehiago matrikulatu baitziren, % 6,1 gehiago, beraz, azken hamabost urteko hazkunderik handiena.
Elizaren sexu-abusuen biktimei kalte-ordainak emateko protokoloak ez ditu baremoak finkatu, eta kasuz kasu aztertuko dira
Espainiako Gobernuak, Eliza Katolikoak eta Espainiako Herriaren Defendatzaileak sinatuta, protokoloak apirilaren 15a ezartzen du biktimek eskaerak aurkezten hasteko data gisa.