Sare sozialetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eztabaida sare sozialetan Donostiako terrazetako prezioengatik

Kexak nabarmenak dira, baina establezimenduek euren arrazoiak azaldu dituzte.

Azken egun hauetan, sare sozialetan eta, batez ere, Twitterren, bolo-bolo ari dira zabaltzen Donostiako terrazetan hartutako edariengatik ordaindu behar diren gehiegizko prezioak (bezeroen aburuz, betiere) salatzen dituzten mezuak, bai Aste Nagusiaren garaian, bai garai horretatik kanpo.

Gure erredakziora heldu diren zenbait adibide bildu ditugu jarraian.

Lehendabizikoa, uztailaren 4koa da, eta mezuan argi ikus daiteke zer dirutza atera zieten:

Bigarren txioa, eta zeresan gehien sortu duena, abuztuaren 7koa da:

"Como en casa" saioko gure lankideak txioan aipatzen zen ostalaritzako establezimenduarekin jarri ziren harremanetan (ikusi erantsitako bideoa, jatorrizkoa gaztelaniaz). Horiek azaldu zutenez, eztabaidagai zebilen ordainagirian ez zen benetan islatzen bezeroek hartutakoa.

Abuztuaren 12an polemika hazten ari zen oraindik ere:

Kasu honetan, establezimendua bera atera zen sare sozialetara (abuztuaren 11n kaleratutako ohar baten bidez) kritikei erantzuteko asmoz. Horiek adierazi zutenaren arabera, dagoeneko konponduta dagoen arazo informatiko baten erruz gertatu zen gaizki-ulertua, eta egoera konpontze aldera, bezeroarekin harremanetan jarri zirela jakinarazi zuten:

Bestalde, ezin dira falta argazki itxurako "meme" edo txiste grafikoak, egoeraren berri ironiaz emateko. Hona hemen Facebooken agertutako horrelako adibide bat:

meme precios terrazas donostia

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X