Gastronomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiak World Cheese Awards lehiaketa hartuko du 2016an

Gazten nazioarteko lehiaketa garrantzitsuena da eta 35 herrialdetako 3.000 ekoizle baino gehiago ekarko ditu Gipuzkoako hiriburura.
18:00 - 20:00
Gaztarik onenen World Cheese Awards 2016 Donostian emango dira

Donostiak gazten nazioarteko lehiaketa garrantzitsuena hartuko du 2016ko azaroan: World Cheese Awards. Horretan, 35 herrialdetako 3.000 ekoizlek baino gehiagok hartuko dute parte.

Ekimena Artzai Gaztea elkarteak antolatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak babesa agertuko dio. Basque Culinary Centerren egingo dute, Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdiaren baitan.

Lehiaketan, 250 aditu Donostiara bertaratuko dira, epaile lanak egiteko.

Ekimena “topagunea” izango da ekoizleentzat, erosleentzat.

Lehen egunean, World Cheese Awards sariak emango dituzte, Tabakaleran, eta gala-afari bat eskainiko dute San Telmo Museoan.

Bigarren eguna profesionalei zuzenduta egongo da, eta, bigarrena, herritarrei.

Ikasleentzako lehiaketa gastronomiko bat ere egingo dute, euskal gazten erabilera sustatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X