Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbobus berrian bizikleta eraman eta telefonoa kargatu ahal izango da

Ibilgailu berria sortzeko 250.000 euroko inbertsioa egin dute eta, energia-eraginkortasunari dagokionez, azken aurrerapen teknologikoak ditu.

Bilbobusek autobus berria estreinatuko du larunbatean, hilak 10,  besteak beste: erabiltzaileek bizikleta eramateko aukera eta mugikorrak edo tabletak kargatzeko gailu bat izango dute. Gainera, gidariak inguruan gertatzen dena ikusi ahal izango du, jarri dituzten lau kameraren bidez.

Ibilgailu berria 30 linean (Txurdinaga-Miribilla) ibiliko da eta 250.000 euroko inbertsioa suposatu du. Halaber, autobusak atzeko aldean duen euskarrian bi bizikleta besterik ez dira sartzen, eta, autobusaren barnean, bi botoi berezi daude gidariak jakin dezan noiz jaisten den txirrinduaren jabea.

Guztira 89 pertsona sartzen dira bertan (25 eserik eta 64 zutik) eta, energia-eraginkortasunari dagokionez, azken aurrerapen teknologikoak dituela adierazi du Bilboko Udalak. Bestalde, 360 graduko ikuspegia duten lau kamerek inguruan gertatzen dena erakusten diote autobus gidariari.

Gainera, mugikorrak edo tabletak kargatzeko gailu bat izango du autobusak, baina horretarako beharrezkoa den USB kablea erabiltzaileak eraman beharko du.

Udalaren  helburua autobusa eta bizikleta bezalako garraio “ekologiko eta jasangarriak sustatzea” da. Modu berean, berrikuntza honek ez duela zerbitzuaren prezioa igoko baieztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X